13:47

Gaztea

Sare sozialak

WhatsAppeko taldeetan besteen mezuak ezabatzea? Posible da gaurtik aurrera

B. F. | EITB Media

Aplikazioaren funtzio berria probatu dugu Gaztean. Gaurtik aurrera, taldeetako administratzaileek edozein partaideren mezuak ezabatzeko aukera izango dute.

  • Whatsapp

    Whatsapp

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

WhatsApp aplikazioak funtzio berri bat du gaurtik aurrera: taldeetako administratzaileek edozein partaideren mezua ezabatzeko aukera izango dute.

Bai, nahi izanez gero, bukatu dira familia taldeetako gif zaharkituak. Eta bai, lagun batek nahi gabe bidalitako mezu hori ezabatu eta hainbat urteko harremana salbatzeko aukera izango duzu. Akabo laneko WhatsApp taldera nahi gabe bidalitako mezu hori justifikatzeko aitzakiak bilatzea.

Nola? Hona jarraitu beharreko urratsak:

1. Gogoratu soilik taldeko administratzaileak duela hau egiteko baimena. Talde baten kudeatzailea bazara, sartu eta aukeratu edozein kideren mezua (atzamarra testuaren gainean jarrita).

2. Goiko menuan hainbat ikono agertuko zaizkizu. Aukeratu zakarrontzia.

3. Bertan, hiru aukera emango dizkizu: "Ezabatu guztientzat", "Ezabatu niretzat" edo "Ezeztatu".

4. Egin klik "Ezabatu guztientzat".

Baina, kontuz! Tresna berri onek hainbat onura ekarriko dizkigun arren, diskrezioan hobetu beharra duela uste dugu. Izan ere, "Taldeko administratzaileak mezu hau ezabatu du" testua agertuko zaie bertan dauden partaide guztiei.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean