14:35

Gaztea

Su Ta Gar, Liher eta Natos y Waor, asteburu honetan, Iruña Rock jaialdiaren baitan

Festibalaren bosgarren edizioa asteburu honetan izango da (martxoak 31 eta apirilak 1), ZEID Fest jaialdiarekin kointzidituz.

  • Liher

    Liher

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Iruña Rock jaialdiak bere bosgarren edizioari ekingo dio asteburu honetan (martxoak 31 eta apirilak 1), Nafarroa Arenan.

Ostiralean, Liher gipuzkoarrek irekiko dute jaialdia (18:00). Atzetik, Bala punk rock eta garage bikote galiziarra (19:25) eta Su Ta Gar eibartarren zuzenekoa (20:50). Narco sevillarren metal doinuek (22:35) Banda Basotti italiarrei pasako diete testigua (00:20). Gaua bukatzeko, Kaotiko (02:00) eta La Topadoraren (03:40) zuzenekoak.

Bigarren oholtzan, La Sonrisa Metálica, Corrosive, Deserrite eta Katanga Dub bandek joko dute.

Larunbatean, 16:00etan hasiko dira kontzertuak, The Lizardsen zuzenekoarekin. Atzetik joango dira Huntza (17:25), Sons of Aguirre & Scila (18:40), Lágrimas de Sangre (20:05), Ciudad Jara (21:40), Natos y Waor (23:20), Jarfaiter (01:15) eta Kaos Urbano (02:40).

Bigarren agertokian, ostera, Cobardes, Lilo, Javi Robles eta MDR Madurga izango dira protagonista.

Tiketak salgai daude oraindik. Asteburu osoko abonuak 69,90 euro balio ditu eta eguneko sarrerek, berriz, 40,50 euro.

ZEID Fest

Larunbatean, bat egingo dute Iruña Rock eta ZEID Festek. Bigarren hau Barakaldoko BEC!en izango da eta Vicco, ZETAK, La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza, Txiltxoko, Samantha Hudson, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga artistak ikusiko ditugu bertan.

Jaialdiko irrati ofizial gisa, Gaztea bertan izango da. Gertatzen den guztiaren jarraipena egingo dugu, zuzenean, sare sozialen bitartez eta 17:00etatik 19:00etara egingo dugun saio berezian.

Tiketak salgai daude, hemen. Gainera, orain erosiz gero eta GAZTEAZEIDFEST kodea erabiliz gero, deskontu txiki bat izango duzue.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean