Gaztea

Jaialdiak

Asteburu honetan izango da EHZ jaialdia, ZETAK, J Martina, Belako, Liher eta Gatiburen zuzenekoekin

Agentziak | EITB Media

Gainera, Krav Boca, Billie Brelok, Daudane, FM Belgast, Françoise del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah eta Sofa gehitu dituzte kartelera.

  • J Martina

    J Martina. Argazkia: @mvankoekje

EHZ festibalak ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an egingo dute Irisarrin, eta dagoeneko itxi dute kartela. ZETAK eta J Martina batu dira zerrendara, baita Krav Boca punk rap taldea, Billie Brelok raperoa, Daudane baionar rock taldea eta FM Belfast islandiarren elektronika.

Bigarren oholtzan, aurretik aipatutako J Martina taldeaz gain, Françoise del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisso & OPH eta Estele D ikusteko aukera izango da.

Hartara, horrela geratu da jaialdiko musika programazioa:

Ostirala

Habia

Muare

Liher

J Martina

Kuma No Motor

Willis Drummond

François del mundo

Mandarine

Belako

Akts

Madmad

Larunbata

Alarma Morea

MICE

Dia DJ's

Billie Brelok

Ixabe

Arima

Ada Oda

Nize

Gatibu

Aho Zakil Konekxion

ZETAK

Krav Boca

Vapa

Igandea

Atzarbale

Afrika Bibang

Daudane

Sofa

Kolinga

Pisoo & OPH

Kristonak

Estelle D

Soulfly

FM Belfast

Sarrerak

Tiketak eskuragarri daude, festibalaren webgunean. Hiru eguneko bonuak 60 euro balio du, eta kanpinerako aukera ematen du. Bestela, eguneko sarrerak eskura daitezke, 17,50 (ostirala) eta 22,50 (larunbata eta igandea) euroren truke.