09:51

Gaztea

Jaialdia

Izaro, ZOO, Bulego, Merina Gris eta La Plazuela, 2024ko ZEIDFEST Gaztean gozagai

EITB Media

Datorren apirilaren 13an ospatuko da jaialdiaren hirugarren edizioa, BECen, Barakaldon. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko webgunean.

  • ZeidFest Gaztea

    ZeidFest Gaztea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ZEIDFEST Gaztea jaialdiak kultura proposamen zabala dakar hirugarren urtez. Oraingo honetan, Gaztearekin indarrak batuta, egungo musikaren joera ezberdinak batu dira izen handiz beteriko kartelean. Euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak ere bertaratuko dira.

Izaro, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Gatibu, Tanxugueiras, Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, The Tyets, Mutilo, Fillas de Cassandra, Lia Kali, Sara Zozaya eta BSRT Kolektiv ikusiko ditugu oholtza gainean.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 34,5 euroan (+3,45 euroko kudeaketa gastua), ZEID Festen webgunean. Tiket orokorraz gain, sarrera bereziak daude: sarrera+mertx esklusiboa (54,9 euro), kuadrilla bonoa (9+1, 31,05 euro), nerabeen sarrera (12-17 urte, 17 euro) eta txikien sarrerak (6 euro, 6-11 bitartekoak, eta doan, 6 urtetik beherakoentzat).

Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea

Aurtengo edizioaren kartela. Argazkia: ZEID Fest Gaztea

Gaztea, ZEID FESTen

Jaialdiaren lehen ediziotik joan dira eskutik ZEID Fest eta Gaztea. Izan ere, aurreko bi urteetan bertatik kontatu dizuegu bertan gertatzen ari zen guztia, zuzenean. Aurtengo honetan, baina, Gazteak presentzia berezia izango du jaialdian. Gurean jasoko dituzue jaialdiaren inguruko informazio eta eduki guztiak.

Hitzordua heldu bitarteko jarraipena egiteaz gain, apirilaren 13an bertan izango gara. Gure sare sozialetan horren berri emango dugu, eta programazio berezia prestatuko dugu.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean