EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa ETB-2n

Bakea 'Legebiltzarraz haratago' bilatu behar dela uste du Mintegik

EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, "leku guztietan eztabaidatzearen eta, ondoren, bat egitearen alde" dago; izan ere, "lurralde batzuk eta gizarte zibila" kanpo gelditzen dira.

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EITB
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EITB
Bakea Legebiltzarraz haratago bilatu behar dela uste du Mintegik

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan duenez, "ezinezkoa" da Legebiltzarra izatea "bakea ekartzeko" leku bakarra, eta "leku guztietan eztabaidatzearen eta, ondoren, bat egitearen alde" dago; izan ere, "lurralde batzuk eta gizarte zibila" Legebiltzarretik kanpo gelditzen dira.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan eskaini duen elkarrizketa batean, larunbatean Gernikako Juntetxera lehendakariaren karguaren zin egitera joan gabe Urkulluri ez ziola "mespretxu" egin nahi izan esan du Mintegik.

EAEko 2013rako aurrekontuei buruz, Mintegik esan duenez, EAJk Gipuzkoako Aldundian egin duen bezala, "denok jarrera baikorra izan beharko dugu, helburua ez baita ondokoa gogaitzea, herrialdea aurrera ateratzea, dirua egitea eta enplegua sortzea baizik". Horrez gain, "zaila" izango dela uste du: izan ere, diru gutxi daukazunean lehentasunak jarri behar dira". Horregatik, "elkarrekin lan egiteko moduak" topatzearen alde dagoela adierazi du.

Horrez gain, EH Bilduren bozeramaileak Baionako Foroari buruz ere hitz egin du. Mintegik larunbatean egin zuten ekimenean parte hartu zuen, eta "bakea lortzeko oinarri sendoak" eztabaidagai izan zituztela azaldu du.

Eusko Jaurlaritzako zortzi sailburu berriei buruz, garrantzitsuena "egingo duten politika" dela esan du Mintegik, eta sailak murriztea erabaki ona dela adierazi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea