EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Eusko Jaurlaritza berria

Erkoreka: Pisu handiko gizona, inoizko Jaurlaritzarik murriztuenean

Juan Maria Aburto, Ricardo Gatzagaetxebarria, Arantza Tapia, Jon Darpon eta Estefania Beltran de Heredia ere sailburu izango dira. 2 independente ere badaude: Cristina Uriarte eta Ana Isabel Oregi.

Eusko Jaurlaritza berria osatzen duten zortzi sailburuak. EITB
Eusko Jaurlaritza berria osatzen duten zortzi sailburuak. EITB
Eusko Jaurlaritza berriko zortzi sailburuak

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka izango da Eusko Jaurlaritza berriko bozeramailea. Orain arte, EAJren ordezkari izan da Erkoreka, Diputatuen Kongresuan, baina Urkulluren Gobernu berrian egongo da aurrerantzean, eta Justizia eta Administrazio Saila ere bere esku izango du.

Arantza Tapia Gipuzkoako diputatua ere bertan izango da, Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailaren buru gisa.

Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea, berriz, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua izango da aurrerantzean, eta Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkideak, berriz, Ogasun eta Finantza Saila gidatuko du.

Cristina Ugarte izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Estefania Beltran de Herediaren esku egongo da Segurtasun Saila; Jon Darponek zuzenduko du Osasun arloa eta Ana Isabel Oregi izango da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

Zortzi sailburuetatik bi dira independenteak: Cristina Uriarte eta Ana Isabel Oregi. Lau bizkaitar, hiru gipuzkoar eta arabar bat izango dira Jaurlaritza berrian, eta zortzi sailburu berrien artean bat ere ez da EAJko Euskadi Buru Batzarreko kidea.

Berrikuntzak eta ezusteak

Erkoreka bozeramaile eta Justizia sailburu izendatzea izan da Jaurlaritza berriko ezustekorik handiena, aurretik lehendakari izateko kinieletan agertu izan den arren, inoiz ez baita sailburu izateko hautagaien artean izan.Jaurlaritza berriak ekarri duen beste berrikuntzetako bat Herrizaingo Sailan dago. Aurrerantzean Segurtasun Saila deituko da, eta, estreinakoz, emakume bat izango da bertan burua: Estefania Beltran de Heredia. Hala ere, kontuan izan behar da azken legegintzaldian Idoia Mendiak kargu hori hartu zuela denbora tarte batean, Aresek dimisioa eman ondoren.Bi sailburu gutxiago

Urkulluk bultzatuko duen murrizketa-politika dela eta, Jaurlaritza berriak bi sailburu gutxiago ditu, eta ez da lehendakariorderik izango. Hala, inoizko sailburu kopuru txikiena duen Jaurlaritza izango da Urkullurena. Lau emakumek eta lau gizonek osatuko dute, eta politika munduan eta kudeatzeko arduretan esperientzia duten pertsonak dira.

Lehen hitzordua, astelehenean

Sailburu berriek astelehenean hartuko dituzte karguak, eta, hala, hurrengo Jaurlaritza astelehenean bertan osatuko dute, Iñigo Urkulluk Gernikako Juntetxean karguaren zina egin ostean. Asteartean lehen gobernu-bilera egingo dute 2013ko aurrekontuak prestatzeko.

Josu Erkorekaren balorazioa

Josu Erkoreka Administrazio eta Justizia Sailetako sailburua eta bozeramailea izango da aurrerantzean. Kargu berria hartzeko, diputatu izateari utzi beharko dio, eta Madrilen bizitako 12 urteen balorazioa egin nahi izan du.

12 urteen errepaso “oso positiboa” egin du Erkorekak, bai alor pertsonalean eta baita arlo politikoan ere. Horren hitzetan, Madrileko esperientziak “perspektiba” hartzen lagundu dio.

Madrilera “mesfidati” iritsi zela aitortu du Erkorekak, baina azpimarratu duenez, aparteko garai gisa gogoratuko du.

Bestalde, ez du Eusko Jaurlaritzan izango duen kargu berriaz adierazpenik egin nahi izan. Gaineratu duenez, kargua hartzen duenean hitz egingo du hortaz.

Josu Erkoreka izango da Eusko Jaurlaritza berriko bozeramailea. Orain arte, EAJren ordezkari izan da Erkoreka, Diputatuen Kongresuan, baina Urkulluren Gobernu berrian egongo da aurrerantzean, eta Justizia eta Administrazio Saila ere bere esku izango du.Arantza Tapia Gipuzkoako diputatua ere bertan izango da, Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako Sailaren buru gisa.Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea, berriz, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua izango da aurrerantzean, eta Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkideak, berriz, Ogasun eta Finantza Saila gidatuko du.Cristina Ugarte izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Estefania Beltran de Herediaren esku egongo da Segurtasun Saila; Jon Darponek zuzenduko du Osasun arloa eta Ana Isabel Oregi izango da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.Zortzi sailburuetatik bi dira independenteak: Cristina Uriarte eta Ana Isabel Oregi. Lau bizkaitar, hiru gipuzkoar eta arabar bat izango dira Jaurlaritza berrian, eta zortzi sailburu berrien artean bat ere ez da EAJko Euskadi Buru Batzarreko kidea.Berrikuntzak eta ezusteakErkoreka bozeramaile eta Justizia sailburu izendatzea izan da Jaurlaritza berriko ezustekorik handiena, aurretik lehendakari izateko kinieletan agertu izan den arren, inoiz ez baita sailburu izateko hautagaien artean izan.Jaurlaritza berriak ekarri duen beste berrikuntzetako bat Herrizaingo Sailan dago. Aurrerantzean Segurtasun Saila deituko da, eta, estreinakoz, emakume bat izango da bertan burua: Estefania Beltran de Heredia. Hala ere, kontuan izan behar da azken legegintzaldian Idoia Mendiak kargu hori hartu zuela denbora tarte batean, Aresek dimisioa eman ondoren.Bi sailburu gutxiagoUrkulluk bultzatuko duen murrizketa-politika dela eta, Jaurlaritza berriak bi sailburu gutxiago ditu, eta ez da lehendakariorderik izango. Hala, inoizko sailburu kopuru txikiena duen Jaurlaritza izango da Urkullurena. Lau emakumek eta lau gizonek osatuko dute, eta politika munduan eta kudeatzeko arduretan esperientzia duten pertsonak dira. Lehen hitzordua, asteleheneanSailburu berriek astelehenean hartuko dituzte karguak, eta, hala, hurrengo Jaurlaritza astelehenean bertan osatuko dute, Iñigo Urkulluk Gernikako Juntetxean karguaren zina egin ostean. Asteartean lehen gobernu-bilera egingo dute 2013ko aurrekontuak prestatzeko.Josu Erkorekaren balorazioaJosu Erkoreka Administrazio eta Justizia Sailetako sailburua eta bozeramailea izango da aurrerantzean. Kargu berria hartzeko, diputatu izateari utzi beharko dio, eta Madrilen bizitako 12 urteen balorazioa egin nahi izan du. 12 urteen errepaso “oso positiboa” egin du Erkorekak, bai alor pertsonalean eta baita arlo politikoan ere. Horren hitzetan, Madrileko esperientziak “perspektiba” hartzen lagundu dio.Madrilera “mesfidati” iritsi zela aitortu du Erkorekak, baina azpimarratu duenez, aparteko garai gisa gogoratuko du.Bestalde, ez du Eusko Jaurlaritzan izango duen kargu berriaz adierazpenik egin nahi izan. Gaineratu duenez, kargua hartzen duenean hitz egingo du hortaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak