EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:59

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Otegiren inhabilitazioa

Erkoreka: “Urkulluk ezin du ezer egin Otegiren inhabilitazioan”

Agentziak | Erredakzioa

Defentsak inhabilitazio zigorraren aurkako helegiterik jarri ez zuela gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak EH Bilduren hautagaiari.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Josu Erkoreka EAJren Bizkaiko zerrendaburu, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburua Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaiari zuzendu zaio, eta Iñigo Urkullu lehendakariak haren balizko inhabilitazioaren aurrean bitartekari aritzeko eskuduntzarik ez duela esan dio. Horrez gain, egoera hau ez dela berez suertatu esan du Erkorekak, ezpada haren defentsa juridikoak eragin duela, ez baitu Auzitegi Gorenean helegiterik jarri Auzitegi Nazionalak epai batean Otegiri 2021. urtera arte inongo kargu publikotan aritzea debekatu eta gero.

Bestalde, Rafael Catala Espainiako Gobernuko Justizia ministroa ere kritikatu du, buruzagi abertzalearen hautagaitza baliogabetutzat eman eta, horrela, botereen banaketa gutxietsi eta erdeinatzeagatik.

Halaber, kezkatuta agertu da honek guztiak irailaren 25eko hauteskunde autonomikoen aurretik sortu beharreko eztabaida politikoa “ezkuta” lezakeelako.

Erkorekak Begoñako Andre Mariaren Egunaren ospakizunetan egin ditu adierazpenok, Bilboko basilikan, Sortuko idazkari nagusiari erantzunez, bere hautagaitza “anputatuta” egingo zitekeen “hauteskunde iruzurra” saihestera deitu baituen Otegik Urkullu.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkari eta hautagai jeltzaleak esan duenez, Jaurlaritzak eta EAJk oso jarrera argia izan dute Bateragune auziaren, Otegi Batasuna berriz eraikitzen saiatzeagatik zigortzea ekarri zuen aferaren, aurrean.

Erkorekaren iritziz, hobe da ez sartzea EH Bilduren lehendakarigaiaren hautagaitzaren balizko baliogabetzearen polemikan; izan ere, horri buruz orain arte egindako adierazpenek agerian uzten dute ez dela kontu erraza “ikuspuntu juridikotik”.

Ildo horretan, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren iritzian ere “kasu honek zailtasun eta konplexutasun handia” duela nabarmendu du Erkorekak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena