EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Juana Bengoechea eta Ramon Gomez, PPren zerrendetako nobedadeak

Alonso (Araba), Damborenea (Bizkaia) eta Semper (Gipuzkoa) dira zerrendaburuak; nobedadeak gipuzkoar lurraldean izan dira.

Alonso eta Semper (aurrean), orain dela gutxi egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Alonso eta Semper (aurrean), orain dela gutxi egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Alonso eta Semper (aurrean), orain dela gutxi egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak ekarri ditu nobedade nagusiak euskal hauteskundeak direla-eta PPk aurkeztutako hautagaien zerrendetan. Juana Bengoechea (Borja Semperren konfiantzazko emakumea) bigarrena izango da, eta Ramon Gomez (Donostiako zinegotzi ohia), hirugarrena.

PPk gaur, asteazkena, erregistratu ditu zerrendak Hauteskunde Batzordean. Aurretik ezagutzen ziren zerrendaburuak: Alfonso Alonso (Araba), Anton Damborenea (Bizkaia) eta Borja Semper (Gipuzkoa).

Hautagaitza berriak, baina, berritzea ekarri dute: 2012ko hauteskundeetan, Euskadiko PPk hamar legebiltzarkide lortu zituen (bost Araban, hiru Bizkaian eta bi Gipuzkoan) Iñaki Oyarzabal, Antonio Basagoiti eta Arantza Quiroga zerrendaburu zirela. Gaur egun, azken biek politika utzi dute, eta Oyarzabal senataria da.

PPk askotan hartu ohi den erabakia hartu du, eta, beraz, PPk lurralde historikoetan dituen presidenteak izendatu ditu zerrendaburu, Alfonso Alonso lehendakarigaia salbuespen, iaz uko egin baitzion Arabako PPko presidente izateari, Espainiako Gobernuan ministro izateko.

Kargu horretan ordezkatu zuen alderdikidea, Javier de Andres, Arabako bigarrena izango da. Lurralde historiko horretako hirugarrena Laura Garrido Arabako PPren idazkari nagusi eta egungo legebiltzarkidea izango da.

Arabako laugarren eta bosgarren postuetan Carmelo Barrio eta Maria del Carmen Lopez de Ocariz beteranoak daude. Seigarrena (aurrekoetan ez zuen ordezkaritzarik lortu) Ana Morales Batzar Nagusietako bozeramailea da.

Bizkaian, Anton Damborenea da zerrendaburua (2012an bigarrena izan zen), eta Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia, bigarrena. Hirugarrena, berriz, Cristina Ruiz (legebiltzarkidea da 2014tik).

Laugarren postuan, Xabier Olabarrieta Leioako zinegotzi eta EHUko irakaslea dago (aurrekoetan ez zuen eserlekurik lortu) eta bosgarrenean, Javier Ruiz Bizkaiko PPren idazkari nagusia.

Gipuzkoan, bestalde, Borja Semper da zerrendaburua; azken bi hauteskunde orokorretan ez zuen eserlekurik lortu Kongresuan.

Horrekin batera, Irungo alkatea izandakoa eta Semperren konfiantzazko pertsona bat dago: Juana Bengoechea.

Ramoz Gomez hirugarren postuan ageri da zerrendan. Gomez Donostiako Udalean aritu da hainbat urtez, iaz Alfonso Alonsoren aholkulari izateko Madrilera joan zen arte. PPk bi legebiltzarkide lortu zituen Gipuzkoatik aurrekoetan, eta, hori dela eta, eserleku hori lortzea zaila izatea espero da.

Azkenik, Gipuzkoako zerrendan laugarren David Hernandez (Gipuzkoako Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrien presidentea) dago, eta Asuncion Guerra (Andoaingo zinegotzia), bosgarren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Hauteskundeak Euskadin 2024 Gaurko azken orduko albistea Alfonso Alonso