EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskunde zerrendak
Idoia Mendia, Natalia Rojo eta Susana Corcuera, PSE-EEko zerrendaburu
Aurreneko aldiz hiru emakumek gidatuko dituzte euskal sozialisten zerrendak.
Agentziak | Erredakzioa
PSE-EE alderdiak ostiral honetan aurkeztu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeetan irailaren 25ean egingo diren hauteskunde autonomikoetara begira osatu dituen zerrendak, alderdiko iturriek Europa Pressi jakitera eman diotenez.
Modu horretan, hiru lurralde historikoetan sekula zerrendaburu izan ez diren hautagaiak izango dituzte sozialistek datozen hauteskundeetan, nahiz eta hirurek ere eskarmentua duten Eusko Legebiltzarrean.
Mendia, PSE-EEren idazkari nagusia eta lehendakarigaia, izango da Bizkaiko zerrendan lehena, eta gauza bera egingo dute Natalia Rojok Araban eta Susana Corcuerak Gipuzkoan.
Hauteskundeetarako zerrenda horiekin argi geratu da euskal sozialistek berriztatzeari eta zerrendetako lehen postuetan emakumeen presentzia sendotzeari ekin diotela.