EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeen aurrerapena

Alderdi politikoen erreakzioak, hauteskundeen aurrerapenaren harira

Ortuzarrek eta Mendiak deialdia babestu dute. Iriartek esan du EH Bildu prest dagoela erronkari heltzeko. Elkarrekin Podemosek kritikatu du bere programa bete gabe joango dela Urkullu.

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia. Artxiboko argazkia: EFE
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia.
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak konfiantza handia erakutsi du eta ziur agertu da koalizio subiranistak gorako joerari eutsiko diola apirilaren 5eko hauteskundeetan.

EH Bilduk bihar egingo du agerraldia Iñigo Urkulluren erabakiak ireki duen agertoki politiko berriaz hitz egiteko, baina Iriartek mezua idatzi du arratsaldean sare sozialetan: “Argitu da azkenean. Apirilaren 5ean izango dira hauteskundeak. EH Bildu eta ni prest eta itxaropentsu gaude erronka honi aurre egiteko, eta azkenaldian dugun goranzko joerarekin jarraitzeko”.

“Herri honi eskuko frenoa kendu eta martxan jartzea lortuko dugu guztion artean”, gaineratu du.

Elkarrekin Podemos: "Programa bete gabe eta Zaldibarko krisia kudeatu gabe joango da"

Lander Martinez Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren bozeramaileak gogor kritikatu du Urkulluk hauteskundeak aurreratzea erabaki izana.

“Legebiltzarrean abian jarritako lanak erdizka utziko ditu, eta Zaldibarko zabortegiaren krisia kudeatu gabe joango da”, salatu du.

“Hauteskundeak salbuespen kasuetan aurreratu beharko lirateke, eta ez interes alderdikoien arabera. Urkulluk amore eman du eta bere gobernu-programaren erdia baino gehiago bete gabe legealdia amaitzea erabaki du”, deitoratu du.

“Presaka, lanak amaitu gabe, akordioari uko eginez eta Euskadi blokeo egoera batera eramanda alde egin du, eta, gainera, ardura guztia oposizioari egotzi dio”, erantsi du.

Lander Martinez: 'Lehendakariak hauteskundeak aurreratu ditu azalpenik ez emateko'
Lander Martinez: 'Lehendakariak hauteskundeak aurreratu ditu azalpenik ez emateko'
Lander Martinez: 'Lehendakariak hauteskundeak aurreratu ditu azalpenik ez emateko'

3:29

Ortuzar: "Hauteskundeak ahalik eta azkarren egitea da onena"

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak lehendakariaren erabakia babestu du, oposizioko taldeek Legebiltzarra blokeatu dutela salatuta.

“Ez dugu denborarik galdu behar. Ezin ditugu hilabeteak pasatzen utzi, oposizioak Legebiltzarra blokeatzen duen bitartean. Testuinguru horretan, onena hauteskundeak ahalik eta azkarren egitea da, herritarrek erabaki dezaten eta hauteslekuetatik ateratzen diren erakundeen herri honen interesak defenda ditzan”, adierazi du Mexikon grabatutako bideo batean.

Datozen hilabeteak eta urteak ikuspuntu politikotik eta ekonomikotik oso garrantzitsuak izango duela azpimarratuta, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak “Eusko Jaurlaritza indartsua” behar dutela esan du.

Ortuzar: 'Erronkei aurre egiteko Eusko Jaurlaritza sendo bat behar dugu'
Ortuzar: 'Erronkei aurre egiteko Eusko Jaurlaritza sendo bat behar dugu'
Ortuzar: 'Erronkei aurre egiteko Eusko Jaurlaritza sendo bat behar dugu'

1:08

Espainiako Gobernua eta Jaurlaritza egonkortzeko aukera, Mendiaren iritzian

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak uste du hauteskundeak aurreratu izanak Eusko Jaurlaritza nahiz Pedro Sanchezen Gobernua egonkortzeko aukera ekar dezakeela eta horrek Estatuan beharrezkoak diren erreformak abian jartzea ahalbidetu dezakeela.  

Mendiak esan du Quim Torrak Kataluniako hauteskundeak aurreratzeko asmoa iragarri izanak Urkulluri eragin ahal izan diola, baina, edonola ere, lehendakariaren erabakia babesten duela esan du.

Horrez gain, EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernuak egindako lana goraipatu du, “Euskadi duela lau urte baino hobeto utzi dugulako”.

Idoia Mendia: 'Hauteskunde hauek euskal politikarako aukera bat dira'
Idoia Mendia: 'Hauteskunde hauek euskal politikarako aukera bat dira'
Idoia Mendia: 'Hauteskunde hauek euskal politikarako aukera bat dira'

1:49

PPk esan du interes alderdikoiengatik aurreratu dituela hauteskundeak

Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak esan du hauteskundeak aurreratu izana ez dela arazoa, oraindik lehendakarigaia aukeratu ez badute ere.

Ildo horretan, Alfonso Alonsok joan den larunbatean egindako adierazpenak ekarri ditu gogora, eta alderdiaren baitan babesik gehien duen hautagaia bera dela berretsi du.

Horrez gain, gogor kritikatu du Urkullu, eta hauteskundeak aurreratuta “ihes” egiten dela esan du, besteak beste, Lehendakaritzaren menpe dagoen Gogora Institutuak egindako hainbat kontraturen ikerketa saihesteko.  

“Urkulluk esan du herritarren mesedetan aurreratuko dituela hauteskundeak, baina ez, hori ez da horrela; beragatik eta bere alderdiaren mesederako egin du”, nabarmendu du.

Amaya Fernandez: 'Lehendakariak amore eman duela egiaztatu dugu'
Amaya Fernandez: 'Lehendakariak amore eman duela egiaztatu dugu'
Amaya Fernandez: 'Lehendakariak amore eman duela egiaztatu dugu'

2:44

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak