EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Alonsok uste du Cs-k foraltasuna aitortu beharko duela "Nafarroan egin zuen bezala"

EAEko PPren presidenteak esan du agiri politikoa aurkeztuko dutela, "nahasmenik ez egoteko". Bestalde, baztertu egin du Maite Pagazaurtundua edo Rosa Diez koalizioaren zerrendan egotea.

Alonso, EFEren artxiboko argazki batean.
Alfonso Alonso.
Alonso, EFEren artxiboko argazki batean.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak uste du Ciudadanosek (Cs) arestian foraltasunaren inguruan azaldutako zalantzek ez diotela apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetan elkarrekin koalizioan aurkezteko akordioari eragingo, eta "Nafarroan egin zuen bezala", EAEn ere erregimen bereziaren aitortza egin beharko duela Cs-k. Gainera, "nahasmenik ez egoteko" PPk agiri politiko bat aurkeztuko duela iragarri du.

Radio Nacional irrati katean eskainitako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, "Nafarroan ahalegina egin zuten, eta foru erregimena eta Ekonomia Hitzarmena aitortu zuten, argi dago hemen ere gauza bera gertatu behar dela".

Alonsoren ustez, bi alderdiek lortutako aurreakordioa "oso albiste ona" da, baina zehaztu du oraindik ez dituztela zerrendak itxi, ezta koalizioaren balizko izena ere. Horren harira esan du gustatuko litzaiokeela PPren siglei eustea 

Zerrendak itxi bitartean izen-abizenen inguruan hitz egitea "arduragabekeria" dela uste du, baina baztertu egin du Maite Pagazaurtundua (gaur egun eurodiputatua da) eta Rosa Diez zerrenda horretan egotea. "Rosa Bruselan dago, eta han jarraitu nahi du", erantsi du.

Ciudadanos 2016ko hauteskunde autonomikoetan aurkeztu zen, eta 21.477 boto eskuratu zituen eta ez zuen ordezkaririk lortu. PPk, aldiz, 107.771 boto lortu zituen, aurreko bozetan baino gutxiago (2012an, 130.584 boto eskuratu zituen, esaterako).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Euskadiko PP Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Alfonso Alonso Hauteskundeak EAEko Autonomia Estatutua Navarra Suma