EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Estatutua betetzeko akordioa "pauso berri eta handi" bat dela uste du EAJk

Itxaso Atutxa BBBko presidenteak "historikotzat" jo du akordioa. EAJk "lan eta adore handiarekin lortu du", erantsi duenez.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua osorik betetzeko adostutako akordioa nazio eraikuntzan "pauso berri eta handi" bat dela uste du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

Abandoko (Bilbo) batzokiak 40 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du EAJk. Espainiako Gobernuak "Estatutua osorik eta berehala bete" behar dela "idatziz onartzea historikotzat" jo du Atutxak.

EAJk "lan eta adore handiarekin lortu du", ziurtatu duenez. "Onartutakoa betetzen eta hitzetatik ekintzetara pasatzen" berriz saiatuko beharko dira orain, nabarmendu duenez.

Akordioa Euskadirentzat "albiste ona eta positiboa" dela azpimarratu du Atutxak. Zentzu horretan, PP eta EH Bildu kritikatu ditu EAJko buruzagiak.

"Alonsoren PP Ines Arrimadasekin aurkeztuko da; Kontzertu Ekonomikoa pribilegioa dela uste eta 'kuponazoaz' hitz egiten dutenekin elkartu da; eskubide historikoak ezabatu, euskal autogobernua mugatu eta Estatutua osorik ez betetzea defendatzen dutenekin bat egin du", gogorarazi du.

Bestalde, Atutxaren hitzetan, EH Bilduri "EAJk lortzen duen oro gaizki iruditzen zaio". Koalizioak akordioa "berandu" iritsi dela esatea kritikatu du jeltzaleak. "40 urteetan zehar bidean oztopoak baino ez dituzte jarri. Herria esku-frenoa jarrita gidatzen ari garela diote, eurak lau hamarkada atzera-martxan eman dituztenean".

"Ez dakite joan ala etorri; abertzaleak edo ezkerrekoak soilik diren; Espainiatik alde egin ala Madrilera joan moketa zapaltzeko. Zer egin ez dakitela dabiltza", adierazi du. "Euren benetako 'kirol nazionala' EAJ kritikatzea da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak