EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK 2020

PPk Carlos Iturgaiz izendatu du EAEko hauteskundeetarako hautagai

Casadok Iturgaiz aukeratu zuen Alfonso Alonsok PPk eta Ciudadanosek adostutako koalizio akordioa baztertu ondoren.

Carlos Iturgaiz. Argazkia: EFE
Carlos Iturgaiz
Abertzaletasunari aurre egiteko asmoarekin itzuli da Iturgaiz politikara

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko Hauteskunde Batzordeak Carlos Iturgaiz izendatu du lehendakari izateko hautagai gisa apirilaren 5eko hauteskundeetarako.

Iturgaizen izendapena Pablo Casado popularren liderrak proposatu du eta Batzordeak bermatu du PPko egoitzan izandako bileran.

Casadok Iturgaiz aukeratu zuen Alfonso Alonsok PPk eta Ciudadanosek adostutako koalizio akordioa baztertu zuenean hauteskunde autonomikoetara elkarrekin aurkezteko.

Alderdiak zabaldutako komunikatuaren arabera, Carlos Iturgaiz konstituzionalismoaren erreferente politiko eta morala da EAEn: "PPk beti babestu dituen baloreak ordezkatzen ditu, batez ere une txarrenetan, terrorismoaren urte gogorretan".

Iturgaizek Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkari gisa eta Bilboko Udaleko zinegotzi gisa hasi zuen bere ibilbide politikoa EAEn.

1994-2004 bitartean, Eusko Legebiltzarreko diputatua izan zen, eta PPren hauteskunde zerrendetan buru izan zen 1998ko hauteskunde autonomikoetan. PP siglak erabiltzen hasi zirenetik inoiz lortu dituzten emaitzarik onenak lortu zituen orduan, eta bigarren indar politiko bozkatuena bilakatu zen.

Oharraren arabera, 2004an Europako Parlamentura iritsi zen, eta Espainiaren interesen "kaudimena, nazionalismoa eta zorroztasuna" babestu ditu han 15 urtetan.

Hedabideei egindako adierazpenetan esan duenez, PP-Cs koalizioak "Espainia hautsi nahi duen proiektu faxokomunista"ri aurre egitera animatuko ditu hautesleak, eta bere hautagaitza babesteko eskatu diote Vox alderdiaren boto-emaileei, boto baliagarria izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Euskadiko PP Hautagaiak Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz