EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U12

Correosek bulego gehiago irekiko ditu arratsaldez EAEn, posta bidezko botoa errazteko

Horrez gain, jende gehien biltzen den bulegoetan soilik posta bidezko botoa kudeatzeko leihatilak jarri dituzte, herritarrei arreta ahalik eta azkarren emateko asmoz.

Correosek Bilbon duen bulego bat. Argazkia: Googe Maps
Correosek Bilbon duen bulego bat.
Correosek Bilbon duen bulego bat. Argazkia: Googe Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Correosek ohiko ordutegia berreskuratu du Euskadin, eta, gainera, bulego gehiago irekiko ditu arratsaldeko ordutegian, uztailaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izango diren hauteskundeei begira posta bidezko botoa errazteko.

Posta-enpresak ohar bidez jakinarazi duenez, Euskadi da Correosen bulegoetan alarma-egoera ezarri aurretik indarrean zegoen bezeroentzako arretarako ordutegia berreskuratu duen lehen autonomia erkidegoa.

Bizkaian, gaur egun arratsaldez itxita dauden 36 bulegoak, astean behin edo bitan irekiko dituzte ordutegi horretan gaurtik aurrera, posta-enpresak jakinarazi duenez. Gipuzkoan, 26 bulegok izango dute arratsaldeko ordutegia, astean behin edo bitan, eta Araban 6k.

Horrez gain, jende gehien biltzen den bulegoetan, soilik posta bidezko botoa kudeatzeko leihatilak jarri dituzte, herritarrei arreta ahalik eta azkarren emateko asmoz. Halaber, bestelako berrantolaketa batzuk egin dituzte hauteskunde-prozesuarekin lotutako jardueraren beharrei erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Correosen bulegoak