EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:03

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Berritasunak

Posta bidezko botoaren aldaketak, COVID-19aren garaiko lehen hauteskundeetan

eitb.eus

Posta bidezko botoa Correoseko bulego guztietan eska daiteke, eta, aurrenekoz, boto-emaileek botoa Correoseko webgunearen bidez eska dezakete.

  • Postari bat atari batetik ateratzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Postari bat atari batetik ateratzen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Uztailaren 12an hauteskundeak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). COVID-19aren pandemiak salbuespenezko osasun egoera sortu du, eta horrek aldaketak eragin ditu hauteskundeei begira Correosen jardueran, posta zerbitzuak berak ohar batean azaldu duenez.

Honenbestez, posta bidezko botoa emateko hiru epeetan izango dira aldaketak; eskaera egiteko, agiriak jasotzeko eta botoa emateko epeetan, hain zuzen.

Posta bidezko botoa eman nahi duten pertsonak Hauteskunde Erroldako Ziurtagiria uztailaren 2ra arte eskatu ahalko dute. Ziurtagiria eskuratzea ezinbestekoa da posta bidezko botoa eman ahal izateko, eta orain arte bezala eska daiteke, Correoseko edozein bulegotan, baina aurrenekoz bide telematikotik ere eskatu ahal da webgunean.

Posta bidezko botoa Correoseko bulego guztietan eska daiteke. Eskaera boto-emaile bakoitzak pertsonalki egin behar du, ezgaitasun edo gaixotasun kasuetan salbu. Kasu horietan, beste pertsona batek boto-emailearen izenean aurkez dezake, baina notarioaren edo kontsuletxearen oniritziarekin.

Eskaera egiteko orduan, NAN, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu behar da.

Lehen aldiz, botoa posta bidez emateko eskaria Correoseko webgunearen bidez egin dezakete boto-emaileek, posta bulegora joan beharrik gabe.

Eskabide eredu berri honetan, sinadura elektronikoa beharrezkoa izango da nortasuna egiaztatzeko. Horren harian, Industria Ministerioak onartutako pertsona fisikoen ziurtagiriek eta NAN elektronikoek balio dute identifikatzeko sistema gisa.

Aukera hori uztailaren 2ra arte egongo da indarrean, eskaria aurrez aurre egiteko epea bezala.

Hauteskunde agiriak entregatzea

Era berean, postariak boto-emaileari agiriak emateko orduan aldaketak izango dira. PDAn sinadura eta hartzaileak zein postariak ekipamendua ez ukitzeko, Correosek segurtasun protokoloa jarri du martxan. Horrela, hauteskundeetako agiriak emateko ere, gauza bera egingo dute postariek.

Correoseko langileek boto-emailearen nortasuna NAN, pasaporte edo gidabaimenarekin egiaztatuko dute, eta agiriaren zenbakia jasoko dute gutun-azalak eta boto-txartelak jaso izana egiaztatzeko. Boto-emaileak ez du sinatu beharrik izango.

Hauteskunde agiriak ekainaren 22tik aurrera jasotzen hasiko dira boto-emaileak.

Botoa ematea

Posta bidezko botoa emateko hirugarren pausoan, botoa formalizatzeko garaian, alegia, aukera berri bat jarri du martxan Correosek. Boto-emaileak, hala nahi baldin badu, postariari gutuna zuzenean emateko aukera izango du, botoa eman duela egiaztatzeko ziurtagiri baten truke. Horrela, ondoren Correoseko bulego batera joan behar izana saihestu nahi dute.

Correoseko beharginak boto-emailearekiko segurtasuneko tartea zaindu beharko du une oro, eta ez da sekula haren etxe barruan sartuko.

Era berean, postaria kontu handiz ibiliko da jasotako botoak gordetzeko orduan, banaketa unitatean entregatu arte.

Landagunean "paseko" formula erabiliko dute; hau da, postariak bulego mugikorrak izango dira. Hauteskunde agiriak ematen diren unean bertan eta ondoren posta bidezko botoa jasoko dute postariek, betiere ohiko ordutegi eta tokietan egiten baldin bada.

Hala eta guztiz ere, agiriak hartzen dituenean botoa ez emateko aukera du boto-emaileak, eta ondoren egin, legezko epe barruan, Correoseko bulego batean. Posta bidezko botoa emateko epea uztailaren 10ean bukatuko da, 14:00etan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena