EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Hauteskunde-mahaien aldaketak
eitb.eus
Arabako hiriburuan guztira 39 hautesleku izango dira uztailaren 12ko hauteskundeetan, aurrekoan baino sei gehiago.
Carmelitas Sagrado Corazon ikastetxeko 11 mahai Iradier Arenara lekuz aldatuko dira. EiTB.
Pandemiak eragindako egoera eta ezarritako segurtasun-neurriak kontuan hartuta, Gasteizek sei hautesleku gehiago jarriko ditu EAEko hauteskundeetarako, eta bi ordezkatuko ditu, mahaiak hobeto banatu eta horien arteko distantzia gorde ahal izateko. Horri esker, Arabako hiriburuan 39 hautesleku izango dira, aurreko hauteskundeetan baino sei gehiago.
Hauteskunde-mahai hauek lekuz aldatuko dira:
-Arte eta Lanbide Eskolako 8 mahai (1A, 1B, 2A, 2B, 3A, 3B, 4. eta 4B) Urkide ikastetxean jarriko dira.
-Jose Mardones kaleko Los Herran BHIko 8 mahai Herrandarren kaleko 70.era aldatuko dira. Logroño kaletik sartu behar da.
-Ibaiondoko gizarte etxeko 15 mahai leku hauetara aldatuko dira: 7 mahai Ibaiondo HLHIra eta 8 mahai Mendebaldea BHIra.
-Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentroko bi mahai Frai Zacarias Martinez kaleko udal bulegoetara aldatuko dira.
-Gasteizko udaletxeko 8 mahai San Martin HLHIra aldatuko dira.
-Carmelitas Sagrado Corazon ikastetxeko 11 mahai Iradier Arenara aldatuko dira.
-Salburuko gizarte etxeko 6 mahai Errekabarri HLHIra aldatuko dira.
Gasteizen bizi diren 189.751 pertsonak eman ahalko dute botoa hauteskundeetan, baita atzerrian bizi diren beste 5.077 gasteiztarrek ere.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa