EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:41

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

PP eta Cs koalizioak ekonomia suspertzeko 400 milioi euroko plana proposatu du

Agentziak | Erredakzioa

Koalizioaren helburua Euskadi "Espainiaren motor ekonomikoa" izatea da, eta zergen igoeraren aurka egingo dutela berretsi du.

  • Carmelo Barrio eta Luis Gordillo gaur goizeko aurkezpenean.

    Eskualdaketen gaineko zerga jaistea eta sozietateen gainekoari eustea proposatu du. Argazkia: ETB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

PP eta Cs koalizioak 400 milioi euroko erakunde arteko plan bat martxan jartzea proposatu du, ekonomia suspertzeko eta enplegua lortzeko, COVID-19aren pandemiak eragindako egoerari aurre egite aldera.

Carmelo Barrio Arabako zerrendaburuak eta Luis Gordillo Ciudadanos Euskadiko bozeramaileak astearte honetan Gasteizen ezagutarazi dute uztailaren 12ko hauteskundeetara aurkeztuko duten programa, neurri zehatzekin eguneraturikoa, koronabirusak eragindako egoera dela eta.

Neurri horietako bat da ekoizpen-ehuna mantentzera bideratutako plan bat abian jartzea, besteak beste, I+G+Bko inbertsio publikoa handitzea, enpresek arlo horretan egin dezaketen inbertsioaren balizko beherakadari aurre egiteko, bai eta langileak prestatzeko eta haien ekoizpena produktu eta zerbitzu berrietara egokitzen duten enpresetan inbertitzeko laguntza-lerro bat ezartzea ere.

Halaber, kontratu hobaridunei babesa ematea proposatu du, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz kaleratutako langileak sartzeko.

Zerga arloan, PPk eta Csk babestu egingo dute udalek salbuespenak edo hobari fiskalak ezartzea krisiak gehien kaltetutako jarduera-sektoreentzat, hala nola merkataritzarentzat, ostalaritzarentzat eta turismoarentzat, bai eta "familientzako zerga-tratamenduaren hobekuntzak" ere, autonomoentzat eta banakako pentsio-planentzat.

Eskualdaketen gaineko zerga jaistea eta sozietateen gaineko zerga mantentzea proposatu du. Horretarako, euskal enpresei "Europan lehiakorrak" izatea ahalbidetuko dieten zerga-tasak eta enplegua mantentzeko edo sortzeko zerga-pizgarriak ezartzea babestu du.

Barriok azaldu duenez, helburua Euskadi "Espainiaren motor ekonomikoa izatea da, posizioak berreskuratzea", eta zergak igotzeari uko egingo diotela azpimarratu du.

"Ezin da izan Urkulluren errezetak Zapaterorenak bezalakoak izatea, edo Sanchezenak eta (Pablo) Iglesiasenak orain", azpimarratu du Barriok.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena