• EU
  • ES
  • Albisteak
    • Politika
    • Ekonomia
    • Gizartea
    • Mundua
    • Kultura
    • Osasuna eta ongizatea
    • Teknologia
    • Zuzenean
    • Hauteskundeak
  • Kirolak
    • Futbola
    • Saskibaloia
    • Arrauna
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Kirol gehiago
    • Sailkapenak
    • Zuzenean
    • Euskal Selekzioa
  • Telebista
    • Programazioa
    • Saioak
    • Bideoak
    • ETB1
    • ETB2
    • Etb basque
  • Irratia
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EITB Euskal Kantak
    • Programazioa
    • Saioak
    • Audioak
    • EITBPodkast
  • Besteak
    • Kosmos
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Erabiltzaileak
    • Herriak eta hiriak
    • Bideoak
    • Audioak
    • Argazkiak
  • Zuzenean
  • Nahieran
  • EITB TALDEA
  • Hauteskunde Orokorrak
  • Udal eta foru hauteskundeak
  • EAE-ko Hauteskundeak 2020
  • Kataluniako Hauteskundeak 2021
  • AEB-ko HAUTESKUNDEAK
  • Europakoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020 -

Programa

Enplegua eta ekonomia berreskuratzea lehenetsi du EAJk bere programan

EAJk ekitaldi politikoa egin du Bilboko Euskalduna Jauregian uztailaren 12ko hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko.

Andoni Ortuzar EAJk egin duten ekitaldian. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar EAJk egin duten ekitaldian.
Andoni Ortuzar EAJk egin duten ekitaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

publikatuta: 2020/06/24 20:30 (UTC+2)
azken eguneratzea: 2020/06/25 09:40 (UTC+2)
Whatsapp Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteka kopiatuta

Ekonomia suspertzea, enplegua berreskuratzea eta osasun publiko sendoa mantentzea dira EAJren helburu nagusiak, koronabirusaren pandemiak eragin duen krisi sozioekonomikoari aurre egiteko, eta hala jaso du bere hauteskunde-programan.  

EAJk ekitaldi politikoa egin du Bilboko Euskalduna Jauregian uztailaren 12ko hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko. Han izan dira Iñigo Urkullu lehendakarigaia eta Andoni Ortuzar jeltzaleen buruzagia.

Koronabirusagatik hildako pertsona guztien omenez minutu bateko isilunea gorde ondoren, Iñigo Urkulluk hartu du hitza.

Pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren larritasunaz oraindik jabetu ez garela ohartarazi du.

“Gizarte gisa hurbiltasuna eta pultsua berreskuratu behar ditugu orain. Osasun sistema eta zerbitzu publikoak bermatu behar ditugu, eta familia zaurgarrienak babestu. Ekonomia suspertzea, enpresak babestea eta enplegua sortzea tokatzen zaigu”, esan du.   

“Euskal gizartearen kezka nagusia enplegua da eta enplegua izango da gure erronka nagusia. Enplegua da integrazio sozialerako politikarik onena. Enplegurik gabe ez dago ekonomia osasuntsu eta lehiakorrik”, adierazi du.

Horrez gain, autogobernuan sakontzea ere garrantzitsutzat jo du. “Euskaldun sentitzeko modua da, gure nortasuna, gure kultura, munduaren aurrean aurkezteko modua da. Eta etorkizunari heltzeko autogobernu sendoa behar dugu”, azaldu du.

Andoni Ortuzarrek, berriz, EAJk euskal gizarteari “segurtasuna” eta “ziurtasuna” ematen diola esan du.

“Batzuen burutaldien aurrean eta besteek ondo geratzeko egiten dituzten proposamen aurrean, guk gobernu-programa sendoa eta errealista aurkeztu dugu, zorrotz beteko duguna, COVID-19aren osasun krisia eta haren ondorio ekonomikoak ahalik eta azkarren atzean uzteko”, esan du.  

“83ko uholdeetatik Euskadi berri bat sortu zen bezala, krisi honetatik ere herrialde eraberritua, indartsuagoa, seguruagoa eta emankorragoa aterako da”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Hautagaiak Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak
Bisitatuena
  • Albisteak
  • Kirolak
  • Kultura
  • Telebista
  • Irratia
    • Telebista:
    • Programazioa
    • Telebista Programak
    • Bideoak
    • Irratia:
    • Euskadi Irratia
    • Radio Euskadi
    • Radio Vitoria
    • Gaztea
    • EITB Musika
    • EiTB Euskal kantak
    • Programazioa
    • Irrati programak
    • Audios
    • Azken Albisteak:
    • Polilika albisteak
    • Ekonomia albisteak
    • Gizartea albisteak
    • Mundua albisteak
    • Bitxikeriak
    • Jendea
    • Teknologia
    • Kirolak:
    • Futbola
    • Emakumeen kirola
    • Pilota
    • Txirrindularitza
    • Saskibaloia
    • Surfa
    • Arrauna
    • Motorra
    • Kirol gehiago
    • Kirola zuzenean
    • Kultura:
    • Musika
    • Zinema
    • Literatura
    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Gastronomia
    • Euskara
    • Zinemaldia
    • Multimedia:
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Audioak
    • Gaztea
    • 3 Kluba
    • Eguraldia
    • Trafikoa
    • Zozketak doan
    • Loteria
    • Hauteskundeak
    • Parte hartu
    • Gai interesgarriak
    • Herriak eta hiriak
    • Nola ikusi eta entzun EiTB
    • Podcast
    • Prentsa Aretoa
Facebook Instagram Twitter Linkedin Telegram Youtube Rss Newsletterra
© 2023 EITB.
Pribatutasun Ataria Lege Oharra Cookien erabilera Cookien konfigurazioa Gardentasuna Kontaktua Web mapa
Entidad adherida a Confianza Online