Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Kanpaina-hasiera

Equo Berdeak "betiko blokeetatik" bereizi da, kanpainako lehen ekitaldian

Agentziak | Erredakzioa

Koalizio ekologistak berreraikitze "berde eta justua" proposatu du, koronabirusak eragindako krisia gainditzeko. Equo Berdeakek Gasteizen hasi du hauteskunde-kanpaina.

  • Jose Ramon Becerra lehendakarigaia, Equo Berdeaken hasiera-ekitaldian

    Jose Ramon Becerra lehendakarigaia, Equo Berdeaken hasiera-ekitaldian. Argazkia: Equo Berdeak.

Jose Ramon Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak ziurtatu du koalizio ekologista "betiko blokeen aurrean desberdina den aukera" gisa aurkeztu dela uztailaren 12ko EAEko hauteskundeetara; Equo Berdeakek, Becerraren esanetan, "berreraikitze berde eta justuko programa" du, koronabirusarekin lotutako krisia gainditzeko.

Gasteizen hasi du Equo Berdeakek hauteskunde-kanpaina. Hasierako ekitaldian, alderdiak ondorengo bi asteotan Euskadi zeharkatzeko erabiliko dituen publizitate-bizikletak aurkeztu ditu.

Alderdi berdeak osasun-egoera kontuan izanik egokituko ditu kanpainako ekitaldiak. Hala, ohar bidez azaldu duenez, topaketetako eta mitinetako formatuak "pertsonalizatuagoak" izango dira: "Aurrez aurreko militante gutxiago izango dira, eta, betiere, gizarte-urruntzeari eutsiko zaio".

Hauteskunde-liburuxkarik ez dute eskura entregatuko; horren ordez, QR kodeak izango dira, kaleetan jarriko dituzten mahaietan. Horrela, hautesleek, tresna horren bidez, informazioa izango dute, baina ez dute izango zertan trukatu materialik.

"Euskal politika gobernuetatik edo oposiziotik maneiatu izan duten betiko blokeen aurrean, aukera desberdina"

Kanpaina-hasieran, Equo Berdeakek "euskal politika, gobernuetatik edo oposiziotik, maneiatu izan duten betiko blokeen aurrean desberdina den aukera" gisa aurkeztu du bere burua.

Equo Berdeakek nabarmendu duenez, Jose Ramon Becerra lehendakarigaiak, lurraldeetako hautagaiek eta militanteek, ondorengo bi asteotan, Euskadi zeharkatuko dute, alderdi berdearen 'Berreraikitze Berde eta Justuko Plana'k eta 2020-2024 legegintzaldirako hauteskunde-programak dituzten "irtenbide desberdinak" aurkeztea helburu.

"Krisi honetarako, Euskadik irtenbide desberdinak galdegiten ditu, Ajuria Eneatik eta Moncloatik gobernatzen duten alderdien apatiaren eta konformismoaren aurrean", adierazi du Becerrak.

Koalizio ekologistako hautagaiak ziurtatu duenez, Equo Berdeakek gaitasuna du "akordio erabilgarriak hitzartu eta benetan garrantzitsuak diren irtenbideak gauzatzeko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena