EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

18:47

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde-kanpaina

Equo Berdeak: "Betiko blokeekin etsituta daudenentzako alternatiba gara"

Agentziak | Erredakzioa

Joserra Becerra lehendakarigaiaren esanetan, Equo Berdeak "igandeko ustekabea" izango da, "Frantziako hauteskundeetan gertatu den bezala".

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak ziurtatu duenez, koalizioa "aukera desberdina da", eta "betiko blokeekin etsituta dauden milaka herritar" horren alde ari dira egiten.

Equo Berdeakek Gasteizen egin du, ostiral honetan, hauteskunde-kanpainako azken ekitaldia. Bertan, Becerrak esan du koalizioa "proiektu desberdina" dela, eta, haren esanetan, "aukera politiko tradizionalek ordezkatzen ez dituztela" uste duten herritarren "gero eta babes handiagoa" ari da jasotzen.

Koalizio ekologistako hautagaiak ziurtatu du Equo Berdeak "betiko bloke politikoekin etsituta dauden milaka herritarren aukera" bilakatzen ari dela. "Igandeko ustekabea izango gara, Frantziako hauteskundeetan gertatu den bezala", adierazi du; izan ere, 'berdeek' arrakasta handia izan zuten herrialdeko horretako hauteskundeetan, duela bi aste.

Erabilgarriagoak "ordezkari bakar batekin, hamar dituzten beste batzuk baino"

Becerraren hitzetan, Equo Berdeakek, Eusko Legebiltzarreko azken legegintzaldian, erakutsi du aukera dagoela "askoz ere erabilgarriagoa" izateko aulki bakar batekin hamar ordezkari dituzten beste alderdi batzuk baino. Hautagaiak gogora ekarri du hainbat parlamentu-akordiotan parte hartu duela: Diru-sarrerak bermatzeko Errentaren zenbatekoa igotzeko, 'haurreskolak' merkeagoak izateko, indarkeria matxisten aurka borrokatzeko, eskola-jantokietako sistema aldatzeko, edo enplegu berdeak sortzea eta energia garbietan inoiz ez bezalako inbertsioak egitea bultzatzeko.

"Betiko bloke politikoek huts egin dieten uste duten herritarrek jakin badakite botorik erabilgarriena Equo Berdeakentzako botoa dela; krisitik hobeak irteteko eta Voxi azken aulkia kentzeko botoa da", aldarrikatu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena