EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

00:50

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

Parte-hartzea % 52,8koa izan da, hauteskunde autonomikoetako inoizko txikiena

EITB.EUS

Parte-hartzeak 7,2 puntu egin du behera, 2016ko hauteskundeetakoarekin alderatuta.

  • Pertsona bat botoa ematen Donostiako hautesleku batean.

    Pertsona bat botoa ematen Donostiako hautesleku batean. Argazkia: Ane Intsausti | Euskadi Irratia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Uztailaren 12ko EAEko hauteskundeetako parte-hartzea % 52,8koa izan da, hau da, 7,2 puntu jaitsi da 2016ko bozetakoarekin alderatuta. Inoiz hauteskunde autonomikoetan izandako parte-hartze txikiena izan da.

Hauteskunde deialdia koronabirus pandemiak baldintzatuta etorri da, eta, horren ildotik, ezohiko segurtasun neurriak ezarri behar izan dira hauteslekuetan.

Bozen lehen deialdia, apirilaren 5ekoa, bertan behera utzi behar izan zuten COVID-19aren pandemiagatik.

Beherakada orokorra izan da hiru lurraldeetan. Horrela, Araban boto-emaileen % 50,6k bozkatu dute (9 puntu gutxiago); Bizkaian, % 52,4k (8 puntu gutxiago); eta Gipuzkoan, % 54,5ek (4,8 puntu gutxiago).

Orain arte, parte-hartze txikiena 1994an izan zen. Orduan, hautesleen % 59,6k eman zuten botoa. Handiena, aldiz, 2001ekoa izan zen: % 78,97koa. Duela lau urte, parte-hartzea % 60,02koa izan zen.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena