EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Egoera politikoa
Mendia: "EH Bilduri ibilbide demokratikoa falta zaio"
Hauteskundeen ostean gerta daitezkeen itunei dagokienez, PSE-EEn argi daukate ez dutela Euskal Herria Bildurekin akordiorik lortuko.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako ordezkariaren ustez, hurrengo euskal hauteskundeen ostean PSE-EEk ez du Euskal Herria Bildurekin "inolako akordiorik" lortuko, koalizioari "ibilbide demokratikoa falta zaiolako eta gobernatzeko daukan era ez delako egokia".
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Patxi Lopez lehendakariak asko hausnartu omen du euskal hauteskundeak urriaren 21era aurreratzeko erabakiaren inguruan.
Hauteskundeen ostean gerta daitezkeen itunei dagokienez, PSE-EEn argi daukate ez dutela Euskal Herria Bildurekin akordiorik lortuko, koalizioari "ibilbide demokratikoa egitea falta zaiolako oraindik".
Josu Uribetxebarria
Josu Uribetxebarria presoaren egoerari dagokionez, Mendiak nabarmendu du horrelako kasuetan legea "oso argia" dela, eta preso batek " aurreratua dagoen" gaixotasun bat duenean zigorra etxean bete beharko duela ezartzen duela.
"Dena den, uste dut espainiar legedia oso argia dela gai horrekin. Pertsona bat gaixorik dagoenean eta gaixotasuna aurreratua dagoenean, ulergarria dirudi geratzen zaien zigor guztia zaintzapean bete ahal izatea" azaldu du. "Legeriak hori ezartzen du eta nahiko argia da", gaineratu du.
ETArengatik erbesteratuen auzia
Jaurlaritzako ordezkariak "abertzaleak ez diren pertsonentzat Euskadin politika egitea edota bertan bizitzea" zein zaila izan den gogorarazi du, "horregatik, egia da pertsona batzuek Euskaditik kanpo bizitzera joan behar izan zutela".
Mendiaren ustez, "Espainiar Gobernuak pertsona horiek bueltatzeko hauteskunde-erreforma bat jarri du martxan, baina Jaurlaritzak ez du batere argi ikusten, oinarrizkoa den eskubide batez hitz egiten ari garelako, eta baldintzak oso zehatzak izan beharko liratekeelako, arintasunik gabekoak".