EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Adierazpen polemikoak

Laura Mintegiren aurkako kereila bat iragarri du PPk

'PP kale borrokaren atzean dagoela iradokitzeagatik', Laura Mintegiren aurka kereila bat jarriko dutela esan du Antonio Basagoitik.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.
Laura Mintegiren aurkako kereila bat iragarri du PPk

03:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EHBildu koalizioaren lehendakarigaiaren aurka kereila bat jarriko dutela iragarri du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak "kale borrokaren atzean PP dagoela iradokitzeagatik". Halaber, "jendilaje horrekin akordioren batera" iritsiko den ala ez argitzeko eskatu dio Urkulluri.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, "Getxoko edukiontziak nork erre dituen argi ez duela" esan du. Gainera, Mintegik adierazi duenez, "duela urte batzuk PPko zinegotzi baten emaztea zigortu zuten edukiontziak erretzeagatik".

Hitz horiekin, "kale borrokaren atzean PP dagoela iradoki nahi izan du", Basagoitiren iritziz, eta "ez dugu onartuko", gaineratu du.

PPko militanteek "euren negozioak erre eta gero joan behar izan dute", EAEko popularren buruaren esanetan, eta, hitz horiek direla eta, Laura Mintegiren aurka kereila bat jarriko dutela iragarri du.

"Kale borroka eta ETAren atentatuak kondenatu beharrean, horrelako maltzurkeriak esaten ditu", adierazi du EAEko PPko presidenteak. Bere alderdiak ez duela onartuko nabarmendu du, "jende honen aurka irmotasunez jokatu behar delako".

Bestalde, "bildots itxurako otso horiekin akordioren batera iritsiko den ala ez" argitzeko eskatu dio Iñigo Urkullu EAJko presidenteari.

Getxoko PSE-EEk 'kondena bateratua' eskatu du

Getxoko PSE-EEk Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskaera egin dio Imanol Landa bertako alkateari, "modu bateratuan joan den abuztuaren 27an gertaturiko erasoak gaitzesteko". Horren iritziz, hilabete amaierako batzarrera itxaron gabe, "indarkeriaren aurka erakundeen erantzun bat ematea beharrezkoa da".

"Ez da alderdien protagonismoa izateko unea", adierazi du Luis Almanza bozeramaile sozialistak, "adostutako erantzun sendoak ematekoa baizik".

Ildo honetan, joan den abuztuaren 27an gertatutakoaren inguruan informazio zehatza jasotzeko eskatu dio Bozeramaileen Batzordeari, analisia egin ostean, erasoa gaitzesten duen erakundeen adierazpen bat onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea