Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Mintegik ez du argi nork erre zituen edukiontziak Getxon

EH Bilduren lehendakarigaiak gogora ekarri duenez, duela urte batzuk PPko zinegotzi baten emaztea zigortu zuten edukiontziak erretzeagatik.

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia.
Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak ez du argi nork erre zituen edukiontziak Getxon iragan astean, eta duela urte batzuk PPko zinegotzi baten emaztea edukiontziak erretzen harrapatu zutela gogorarazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "ez dakit kale borroka ekintza bat izan zen ala ez. Getxon bizi naiz, eta badakit aldian behin edukiontziak erretzen dituztela, eta 2004ko ebazpen batean Getxoko PPko zinegotzi baten emaztea zigortu zuten edukiontziak erretzeagatik".

Orain, "aldian behin, Getxon hain zuzen ere, kontainerrak erretzen dituzte; ez dakit nor izan den, baina ez zait gai nagusia iruditzen; amaitu den aro bat da eta EH Bilduk behin eta berriz esan du hori ez dela bidea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea