EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Espetxeetako politika
Erredakzioa
"Publikoki iraganeko kritika egiten duten presoei espetxeetako politika malguagoa aplikatzea" eskatu dio Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak Gobernuari.
Urkullu, Lapuebla de Labarcan. EITB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak "publikoki iraganeko kritika egiten duten presoei espetxeetako politika malguagoa aplikatzea" eskatu dio Gobernuari.
Buruzagi jeltzalea Lapuebla de Labarcan (Araba) egon da Arabako Errioxako mahats bilketaren festan, eta Zigor Kodearen erreformarekin, "politikoki eta titularrak egiteko biziarteko kartzela-zigorra" planteatu nahi dela uste du.
Urkulluk gogoratu duenez, 40 urterekin zigortzen diren hainbat delitu daude Zigor Kodean, eta "espetxealdi iraunkor berrikusgarria" planteatzeak ez luke delitu hauek ezarrita duten espetxe-zigorra murriztuko.
Halaber, ETAko presoen birgizarteratzea erraztu beharko zuketela nabarmendu du, "hori baita Konstituzioaren espiritua".
Halaber, "herritarren nahiari" ez zaiola aterik jarri behar esan du eta "Euskadiko kasuan, gehiengoek, autogobernu gehiago ongizate handiagoa dela pentsatzen dute". "Hau da EAJren nahia", argitu du.
Otegiren adierazpenak
Arnaldo Otegiren liburuaz ere mintzatu da, eta ildo honetan, Otegi "erabat zintzoa" izatea espero duela esan du. "Iraganaren inguruko kritika akatsa berriz errepikatuko ez den bermea da".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa