EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Eztabaida

Independentzia jomuga dutela esan du Urkulluk, kontzeptua 'landuta'

Bizi dugun garai ekonomiko, politiko eta soziala eta ''ordenamendu juridikoa'' zein den ondo baino hobeto dakitela ziurtatu du. Ibarretxe planaren zenbait atal berreskuratuko dituela iragarri du.

Iñigo Urkullu hauteskundeetarako hautagaia, Euskaldunan egindako aurkezpenean. EITB
Iñigo Urkullu hauteskundeetarako hautagaia, Euskaldunan egindako aurkezpenean
Iñigo Urkullu hauteskundeetarako hautagaia, Euskaldunan egindako aurkezpenean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk independentzia jomugan duela esan du Iñigo Urkullu EBBko presidente eta urriaren 21eko hauteskundeetarako hautagaiak. Jeltzaleek, dena den, kontzeptua ''landu eta modulatu'' egin behar dela uste dute, herritarrek ''autogobernu estatus handiagoa'' helburu izan dezaten.

Radio Nacional irrati katean egin duen elkarrizketan, EAJk orain zortzi hilabete onartutako ponentzia politikoak indepedentziari buruz jasotakoaz aritu da. Ponentzia horren arabera, ''independentzia bilatzen duen alderdi nazionalista'' da EAJ, Urkulluk baieztatu duenez. ''Hala da'', azpimarratu du.

Edonola ere, onartu egin du bere alderdiak jakin badakiela ''zein mendetan bizi den'' eta zeintzuk den bizi dugun garai ekonomiko, politiko, soziala eta ''ordenamendu juridikoa''.

Independentzia kontzeptua

Nazionalista edo independentista kontzeptuak ez dira ''zerbaiten kontra'' gisa interpretatu behar, baizik eta ''identitate propio'' eta ''bereizgarri'' kontzeptuekin lotuta, Urkulluren hitzetan.

EAJko presidentearen ustez, egun, Europar Batasunaren barnean kokatutako ''estatu-nazio kategoriara'' eraman daiteke independentzia kontzeptua. ''Estatuek subiranotasuna galtzen ari direla utzi du agerian krisi ekonomikoa'', gaineratu du.

'Landu behar da'

Independentzia kontzeptua ''landu, planteatu eta modulatu'' egin behar dela uste dute jeltzaleek. Hori dela-eta, autogobernua handiago bat lortzea du alderdiak helburu, ''herritarrek gero eta autogobernu estatus handiagoa jomuga izan dezaten''.

Ibarretxe Plana berreskuratu

Bere proposamenean Ibarretxe Planaren zenbait kontzeptu berreskuratu nahi dituela onartu du Urkulluk, ''EAEren eskumenei dagokionez'' bereziki. Planteamendua beste alderdiekin landu eta, Legebiltzarrera eraman aurretik, ''akordio'' bat lortzeko asmoa iragarri du. Behin akordioa Legebiltzarrean eztabaidatu ondoren, ''erreferendumera eramateko'' asmoa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea