Politika -

Kode Penalaren erreforma

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko du Gobernuak

Estreinakoz, espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri ahal izango zaie terrorismoarekin lotutako hilketei, adingabeen hilketa larrienei, genozidioei eta gizateriaren kontrako krimenei.

Gallardon
Gallardon
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko du Gobernuak

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak onartuko duen Kode Penalaren erreformak espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko du, estreinakoz, Espainiako legedian.

Zigor hori terrorismoarekin lotutako hilketei, adingabeen hilketa larrienei, genozidioei eta gizateriaren kontrako krimenei ezarri ahal izango zaie.

Hala azaldu du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duten prentsaurrekoan.

Bilera horretan Kode Penalaren erreformaren ildo nagusiak aztertu dituzte. Bi dira berrikuntza nagusiak: Espetxealdi iraunkor berrikusgarria (beste herrialde batzuetan indarrean dagoen betiko kartzela-zigorraren parekoa), eta segurtasun zainketa.

Espetxealdi iraunkor berrikusgarriak zehaztu gabeko iraunaldia izango du, eta presoaren egoeraren arabera, berrikusi ahal izango da.

Segurtasun zainketa, berriz, behin espetxe-zigorra bete ondoren ezarri ahal izango den salbuespen neurria izango da. Hala, epaitegi batek pertsona hori oraindik arriskutsua dela erabakitzen badu, segurtasun zainketa ezarri ahal izango dio, beste hamar urtez gehienez.

Pertsonen desagerpena hilketa gisa zigortuko da

Pertsona baten desagerpena hilketa delitu gisa zigortuko dute, desagerpena legez kanpoko bahiketa baten ondorio baldin bada eta pertsona hori ez agertzea hilda egotearen ondorio baldin bada, Gobernuak iragarri duen Kode Penalaren erreformaren ondoren.Adingabeak eta delitu sexualak

Halaber, biktima adingabea baldin bada edo sexu-eragilea baldin badago, zigorrak larriagotu egingo ditu erreformak, Justizia ministroak azaldu duenez.

Delitua egitean, bertan behera geldituko da baldintzapeko askatasuna

Erreforma indarrean jartzen denetik aurrera, baldintzapeko askatasuna zigorraren etenaldi gisa arautuko da. Hala, zigortutakoak delituren bat egiten badu, kartzelara igorri ahal izango dute berriz ere, etenaldian geratu zen zigorrarekin jarrai dezan.

Estrenaikoz, gainera, delitu bat egiteko deialdi mezuak igortzea zigortuko du Kode Penalak, desordena publikoarekin lotutako delitu larriak zigortzeko.

''Deliturik higuingarrienei'' erantzuna eman nahi die erreformak

Ministroak azaldu duenez, gizartearentzat ''higuingarrien'' diren delituei eta delinkuentzia forma berriei erantzuna eman nahi die erreformak. Halaber, Ruiz-Gallardonek ustez du erreforma hau ez dela ''errepresiboa'', eta eskubide eta betebehar guztiak bermatzen dituela.Ez du atzeraeraginezko izaera izango

Erreforma indarrean sartzen den unetik aurrera aplikatuko dira neurri berriak. Akusatuaren aldeko kasuetan, hala ere, indarrean sartu aurretiko delituei ere eragin liezaiekete.

Abortuaren legeak ''proiektu independientea'' behar du

Justizia ministroaren ustez, abortuaren legearena eztabaida ezberdina da, eta, beraz, lege proiektu independientea behar du. Gobernuak ''egungo sesio garaian'' bultzatzeko asmoa du, eta, beraz, ''abendura arte'' du epea berau garatzeko, ministroak gogoratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea