EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpainaren hauteskunde

'Energia berriak Euskadirentzat', Equo Berdeak-en leloa

Hauteskunde-kanpainaren aurkezpenean Aitor Urresti Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaiak iragarri duenez, Euskadin 45.000 eko-lanpostu sortzeko aukera dago.

Aitor Urresti eta Juantxo Lopez de Uralde. Argazkia: EFE
Aitor Urresti eta Juantxo Lopez de Uralde. Argazkia: EFE
Aitor Urresti eta Juantxo Lopez de Uralde. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Energia berriak Euskadirentzat" izango da Equo Berdeak Euskal Ekologistak alderdiko hauteskunde autonomikoetarako leloa. Alderdi honek hiru lurralde historikoen lehendakarigaiak aurkeztu ditu. Aitor Urresti izango da Arabako hauteskunde-zerrendaburua, Rosa Martinez Bizkaikoa, eta Monica Monteagudo Gipuzkoakoa.

Lehen aldiz Eusko Legebiltzarrean aulkiak lortzeko asmoa du Equok, Urrestiren aburuz, "Europa mailan alderdi ekologistek izan duten arrakasta Euskadira eramateko unea da. Alternatiba fresko eta serio baten garaia da".

Halaber, Urrestik azaldu duenez, krisitik irteteko proposamenak ditu Equok, tartean, Euskadin 45.000 eko-lanpostu sortzea. Equoko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, kutsatzen ez duten alorretan, energia berriztagarrietan eta nekazaritza ekologikoan sortu ahal dira lanpostuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea