EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Arreta-bulego bakarra
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak azaldu duenez, hiru izango dira koalizioaren ardatzak: bakea bilatzea, krisiaren aurka borroka egitea eta Euskal Herriko subiranotasunaren alde lan egitea.
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
"Euskal Herrian hainbat giza-eskubideen urraketak jasan dituzten biktimen" aitorpena jaso du EH Bilduk bere hauteskundeetarako egitarauan. Halaber, "biktimei eskainitako tratu desberdinarekin amaitzea eta hauek artatzeko bulego bakarra" proposatu du.
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia Donostian izandako ekitaldi batean egon da, eta bertan, Euskadiko bakearen eta normalizazio politikoaren inguruko hauteskunde-egitarauaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu: bakea bilatzea, krisi ekonomikoaren aurka borroka egitea eta Euskal Herriko subiranotasunaren alde lan egitea. Izan ere, Mintegik azaldu duenez, Euskadik "independentziaren bidean egon behar du".
Lehendakarigaiak iragarri duenez, hauteskundeak irabaziz gero, "giza-eskubideak eta oinarrizko askatasunak kaltetzen dituzten araudiak identifikatzeko institutu bat" sortuko du.
'Une berria'
EH Bilduk aitortu duenez, "ETAk eta Espainiako eta Frantziako Estatuek eragindako indarkeriak biktimak eta lagunengan zauri fisikoak eta psikologikoak sortu dituzte" baina, indarkeria terroristaren amaiera iragartzeko adierazpenaren ostean, "itxaropenaz beteriko garaia zabaldu zaigu".
Mintegik salatu duenez, Espainiako eta Frantziako Gobernuek ez dituzte aurrerapausorik eman. Zentzu honetan, "jazotako indarkeriak aitortzea eta biktimei egindako minari erreparatzea izango dira EH Bilduren konpromiso eta helburu nagusiak".
Ondorioz, "kolpe militarraren eta ondoren izandako errepresio frankistaren biktimak" aitortzearen eta biktimak guztiak berdin artatzearen alde egin nahi du koalizioa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa