Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Eskaintza

Mintegik 'herria eta bakea eraikitzeko itun nazionala' eskatu du

Erredakzioa

EH Bilduren lehendakarigaiak azaldu duenez, helburu politikoa "Europan euskal estatu librea izatea" da, baina horretarako "epeka joan behar da".

00:55
Mintegik 'itun nazionala' proposatu du

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak "herria eta bakea eraikitzeko eta krisitik ateratzeko itun nazionala" egitea proposatu du.

Forum Europa Tribuna Euskadik antolatutako hitzaldi batean azaldu duenez, helburu politikoa "Europan euskal estatu librea izatea" da, baina horretarako "epeka joan behar da". Hori horrela, datorren legegintzaldirako trantsizio neurri batzuk aurkeztu ditu, eredu sozial eta ekonomiko berria sortze aldera.

Bestalde, EH Bilduren proiektuak eta Iñigo Urkulluren EAJrenak gauza "gutxitan" egiten omen dute bat, eta jeltzaleen proposamenak subiranotasun nahiari eta krisi ekonomikoari erantzuteko ez direla nahikoa azpimarratu du.

Bake prozesuari dagokionez, gogor kritikatu du Espainiako eta Frantziako estatuek pausorik eman ez izana, eta haien hizkuntza "belikoa eta erasokorra" salatu ditu. Gainera, "Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenekin prebarikazioa" egiten dutela gogorarazi du, 'Parot doktrina' oraindik indarrean mantentzeagatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena