EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hauteskunde-programa
Urkulluk dio langabeak izango direla bere lehen konpromisoa
Iñigo Urkulluk hauteskunde-programa aurkeztu du gaur Sabin Etxean. Bere lehen helburua krisi ekonomikotik ateratzea dela azaldu du burzagi jeltzaleak.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaiak bere lehen konpromisoa langabezian dauden 164.139 euskal langileekin hartuko duela ziurtatu du ostegun goizean eginiko hauteskunde-programaren aurkezpenean.
Bere lehen helburua krisi ekonomikotik ateratzea dela azaldu du burzagi jeltzaleak., baina ez ditu elkarbizitzaren, autogobernuaren eta subiranotasunaren auziak ahaztu nahi izan. Horiek guztiak 261 orrialdez osatutako hauteskunde-programan biltzen dira: "175 konpromiso eta 601 ekimen Euskadi aurrera eramateko", argitu du.
Beste hautagai guztiek bezala, hurrengo urriaren 21ean ospatuko diren hauteskundeek berebiziko garrantzia dutela eta hurrengo 30 urteetarako etorkizun ekonomiko eta soziala jokoan daudela uste du EAJko hautagaiak.
"Hitzarmen handiak"
Hori dela eta, "hitzarmen handiak" proposatu ditu hiru arlotan: enpleguaren eta ekonomiaren suspertzearen alde, bizikidetza normalizatu bat lortzeko bake prozesua finkatzearen alde eta autogobernu estatusa berriz ere definitzearen alde.
"Autogobernuaren bidetik subiranotasuna lortzeko bideaz ari gara hitz egiten. EAJk 117 urte daramatza bide horretatik, hau da: geroz eta dependentzia gutxiago izateko helburuarekin", gaineratudu Urkulluk.