EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Emaitzen balorazioa

Alderdi progresisten arteko ituna defenditu du Ezker Batuak

Raquel Modubarrek eta zuzendaritzako beste arduradunek ere ez dute dimisioa aurkeztuko, EBko ordezkariak jakinarazi duenez.

Ezker Batua. Argazkia: EITB
Ezker Batua.
Ezker Batua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo hauteskundeetan ordezkaritza politikoa lortzeko modu bakarra alderdi politiko progresisten artean ituna egitea da, Raquel Modubar Ezker Batuko buruzagiak jakinarazi duenez. Alderdiak igandeko hauteskundeetan izandako emaitzen harira hitz egin du; izan ere, ez zuten eserlekurik lortu Eusko Legebiltzarrean.

Etorkizunean zerrenda bateratua osatzeko proposamena luzatu die "bosgarren espazioan dauden ezkerreko alderdiei, antikapitalistak, federalistak eta errepublikarrak diren horiei", Raquel Modubar Ezker Batuko kontseilu politikoko kideak.

17.301 boto jaso ditu Ezker Batuak EAEko hauteskundeeetan, boto guztien % 1.56, eta Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da, 1994tik lehen aldiz.

Bestalde, iaz Ezker Batutik banatu zen Ezker Anitza alderdiak ere ez du ordezkaritzarik lortu.

Raquel Modubarrek, eta zuzendaritzako beste arduradunek ere ez dute dimisioa aurkeztuko, hauteskundeetako emaitzak txarrak izan badira ere, EBko ordezkariak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea