EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Ez da legebiltzarkidea izango
Mari Mar Blancok uko egin dio Eusko Legebiltzarrean egoteari
Ez zuen eserlekurik lortu, baina Arabako PPko bost kide eurena eskaintzeko prest agertu ziren. Edonola ere, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente karguari lehentasuna eman nahi dio Blancok.
Erredakzioa
Mari Mar Blancok Eusko Legebiltzarrean egoteari uko egin dio, lehentasuna eman nahi baitio Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente gisa aurrerantzean egingo duen lanari. Blancok ez zuen eserlekurik lortu urriaren 21eko hauteskundeetan, Arabako zerrendetan seigarren baitzegoen, eta PPk bost eserleku bakarrik lortu baitzituen Araban.
Hala ere, hautatuak izan ziren PPko bost hautagaiek eserlekua eskaini zioten Mari Mar Blancori, Eusko Legebiltzarrean egon dadin. Blancok gaur argitu duenez, ''hasieratik'' erabaki zuen aukera hori baztertzea.
Blancok eskerrak eman dizkie PPko kideei, Arabako ordezkariei eta bereziki Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruari, Legebiltzarrean jarrai dezan egin dituzten ''ahalegin guztiengatik''.