Politika -

Izendapena

Mari Mar Blanco, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente berria

Mari Mar Blancok, Miguel Angel Blanco ETAk hil zuen PPko Ermuko zinegotziaren arrebak, Maite Pagazaurtunduaren lekua hartu du.

Mari Mar Blanco eta Antonio Basagoiti.
Mari Mar Blanco eta Antonio Basagoiti.
Mari Mar Blanco eta Antonio Basagoiti.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mari Mar Blanco da Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidente berria, Maite Pagazaurtundua Ruizen lekukoa hartu ostean. Azken hau Fundazioaren presidentea izan da 2005. urtetik.

Miguel Angel Blanco ETAk hil zuen PPko Ermuko zinegotziaren arreba da Mari Mar Blanco. Orain arte Legebiltzarrean eserlekua izan du, baina azken hauteskundeetan PPk izan duen bozen galera dela eta, eserlekua galdu du.

Madrilen, Zurbano Jauregian, izendatu dute patronatuaren presidente. Halaber, Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea Fundazioko presidenteordea izango da (Cristina Cuesta Gorostidiren lekua hartuz) eta Tomas Caballero (bere izena duen fundazioaren presidentea) bigarren presidenteordea izango da.

Bestalde, Miguel Angel Blanco Fundazioan gelditu den hutsunea Ana Iribar Gregorio Ordoñez Fundazioaren presidenteak beteko du.

Terrorismoaren Biktimen Fundazioa 2000. urtean Askatasunen alde eta Terrorismoaren aurka PPren eta PSOEren arteko akordioen ostean sortu zen. Ohorezko presidentea Adolfo Suarez da.

Fundazioaren helburu nagusiak "balio demokratikoak sustatzea, giza eskubideak defendatzea, herritarren askatasuna aldarrikatzea eta terrorismoaren biktimak aitortzea" dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea