EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Bigarren bilera sorta
EAJk bakarrik gobernatuko duela baieztatu dio PSEri, Aresen arabera
Jeltzaleek, bestalde, erabakia hartu izana ezeztatu dute, eta gobernu-formula astelehenean erabakiko dute adierazi dute. Sozialistek bukatutzat eman dituzte Jaurlaritza osatzeko negoziazioak.
Erredakzioa
EAJk bakarrik gobernatzeko asmoa duela baieztatu diola esan du ostiral honetan Rodolfo Aresek, baina jeltzaleek erabakia hartu izana ezeztatu dute. Gobernu-formula astelehenean erabakiko dute adierazi du EAJk ostiral honetan.
Jaurlaritza osatzeko bigarren bilera sortaren baitan, batzarra egin dute EAJk eta PSE-EEk ostiral honetan Bilbon, eta, Aresek iragarri duenez, jeltzaleek bakarrik gobernatzeko asmoa dutela baieztatu diete.Hala, sozialistek bukatutzat eman dituzte Jaurlaritza osatzeko EAJrekin irekitako negoziazioak, baina beste proposamen ''zehatz'' batzuren inguruan eztabaidatzeko prest daudela azaldu dute.Hala ere, Urkulluk ez du PSEren babesa izango lehendakaria izateko.Aldundietako aurrekontuak onartzeko akordioa proposatu du EAJk
Gaur bertan, Josu Erkoreka EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak alderdi politikoen arteko akordioa proposatu du, hiru aldundietako aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Erkorekak aitortu duenez, EAJk gaur hasiko du bigarren bilera sorta EAEko hauteskundeetan ordezkaritza politikoa lortu zuten gainerako alderdiekin, Euskadiren gobernagarritasuna bermatuko duen hitzarmena ixteko helburuarekin.
Bigarren bilera sorta horren harira, ukatu egin du inor kanpoan utzi izana. Hala ere, Erkorekak gogora ekarri duenez, gobernua osatzea baztertu du EH Bilduk.
RNE irrati katean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, EAJk "instituzioen egonkortasuna lortzeko hitzarmena" proposatu die gainerako alderdiei. Horrela, "alderdiek ez dute beste batzuek aurkeztutako aurrekontuak onartu beharrik izango" eta "erakunde guztietan aurrekontuak aurrera ateratzea ahalbidetuko da", gaineratu du.
Alderdi bakoitzak besteari oztopoak ez jartzea da helburua, Josu Erkorekaren hitzetan. Horregatik, "EAJk gainerako alderdien erantzun arduratsua espero du".