EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:03

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Inbestidura saioan

'Euren proiektuak mahai gainean jarriko dituzte EH Bilduk eta EAJk'

Erredakzioa

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, inbestidura saioan bere "alternatiba" aurkezteko "betebeharra" du koalizioak.

  • Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

    Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, "inbestidura saioan, EH Bilduk eta EAJk euren proiektuak mahai gainean aurkeztuko dituzte, horrek jeltzaleei burukomina eragin arren". Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak lehendakaria izateko bere burua aurkeztuko du inbestidura saioan, nahiz eta Iñigo Urkulluk lehendakaritza lortzeko babes gehienak eskuratuko dituen arren.

"Guk behin eta berriro esan dugu gure proposamena era positiboan aurkeztuko dugula, bizi dugu arazoei irtenbide errealak eskaini ahal izateko beharrezkoa baita dagokion erakunderen bitartez helaraztea", azaldu du Urizarrek.

"EH Bilduk ez du Urkulluren lehendakarigaitza kolokan jarri nahi", azpimarratu du, "boto gehien lortu duen heinean, Eusko Jaurlaritzako buru izatearekin ados gaudelako baina inbestidura saioa une aproposa da egun Euskal Herrian planteatzen diren proiektuak erakusteko".

"Ekarpenak egitea eta irtenbideak lortzeko laguntzea dira gure asmoak baina argi dugu egungo egoerara ekarri gaituen sistema berak eta formula berdinak erabilita, ez dugula hori lortuko", ondorioztatu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena