Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

00:21

Albisteak

Europako hauteskundeak

Batzordeko presidente berria negoziatzeko mandatua jaso du Van Rompuyk

Erredakzioa

Europako buru askok, tartean Euroganberako sozialistek, Junckerren alde egin dute, Cameron hautagai horren kontra agertu ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Europar Batasuneko buruek mandatua eman diote astearte honetan Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteari, Euroganberarekin Batzordeko presidente berria negozia dezan. Halaber, datozen urteotarako agenda estrategikoa diseinatzeko mandatua ere jaso du.

Asteartean, goi-bilera egin dute Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuek Bruselan. Hitzordu horretan, hainbatek babesa agertu dio Herman Van Rompuy Europako Alderdi Popularreko hautagaiari.

Hala ere, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroa hautagai horren kontra azaldu da, eta haren izendapena ekiditeko babes bila hasi da.

Juncker Jose Manuel Durao Barrosoren ordezkari izateko hautagaitzak aldeko botoak irabazi ditu astearte honetan, Euroganberako talde sozialistak ere onartu baitu Juncker izatea gehiengoa eskuratzeko lanak abiatzen lehena.

"Europako Alderdi Popularrak behera egin du, eta oraindik ere alderdirik bozkatuena da. Bere hautagaiak eskubidea du negoziazioei ekiten lehena izateko'', adierazi du talde sozialistako presidenteak ohar batean.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena