Europakoak 2024 -

Maiatzaren 25ean

EAJk alderdi 'populisten' balizko garaipenaz ohartarazi du

Bestalde, Ramon Jaureguik Europako hauteskundeetarako PSOEren bigarren hautagai nagusiak "Europako Estatu Batuen" aldeko apustua egin du.

Jauregui eta Lopez Bilbon egindako ekitaldi batean izan dira. Irudia: EFE
Jauregui eta Lopez Bilbon egindako ekitaldi batean izan dira. Irudia: EFE
Etorkizuneko Europan herrien pisua nabarmendu du Ortuzarrek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak datozen Europako hauteskundeetan hiritarren 'ezinegon logikoaz' baliatzen saiatzen diren alderdi "populistetaz" ohartarazi du. Gainera, "populistek" irabaztekotan, historiako "tunel ilunetara" eramango dute Europa.

Ortuzar, halaber, Sabino Arana Fundazioak Bilbon egindako aurkezpen batean izan da, 40 aditu ingururen artean (europarlamentariak, katedradunak-politikariak eta abokatuak).

Europako Estatu Batuak

Ramon Jauregui Europako hauteskundeetarako PSOEren bigarren hautagai nagusiak "Europako Estatu Batuen" aldeko apustua egin du eta, bere ustez, "astakeria" da EAJk epaileak EBn egotea proposatzea, Estatuen baitan dauden lurralde, independentzia helburu dutenak, batzuentzako,  "Europa ezereztu" baino ez dutenean egiten.

Halaber, ez du uste "arrazoirik" dagoenik Europar Batasunak Euskadiko bake prozesuan esku hartzeko, eta "penagarri"tzat jo du PPren jarrera, oraindik ez duelako hautagaia zein den iragarri.

Jauregik Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera egin du prentsaurreko bat Bilbon, Eider Gardeazabal, Maider Lainez eta Ekain Rico Europako Parlamenturako hautagaiak ere bertan zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea