Europako hauteskundeak 2019: maiatzaren 26ko hauteskundeei buruko albisteak | EITB Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europakoak 2019

12:39

Europakoak 2019

Hauteskunde europarrak

Barreda: 'PPk Kontzertu Ekonomikoaren etorkizuna bermatuko du Europan'

Erredakzioa

Leopoldo Barredak gogorarazi duenez, PPk "ekintzekin" defendatu izan du "Kontzertua, zenbait erakundetan".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Leopoldo Barreda PPk Kongresuan duen diputatu eta bozeramaleak adierazi duenez, bere alderdiak "Kontzertu Ekonomikoaren etorkizuna bermatuko du Europan",  eta nazionalistek, ordea, "mehatxatzen" dute, "independentzia fiskalaren abiapuntu" bezala erabilita, europarren "konfidantza astinduz".

Ekitaldi bat egin dute diputatuak, Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentearekin eta Nerea Llanos idazkari nagusiarekin batera, Bizkaiko Diputazioaren eraikinaren aurrean, Bilbon.

Hauteskunde europarren harira, Barredak nabarmendu nahi izan du "Europa mehatxu berri bat" dela Kontzertu Ekonomikoarentzat.

Barredak gogorarazi duenez, PPk "ekintzekin" defendatu izan du "Kontzertua, zenbait erakundetan" eta Europan, "autogobernutik, elkartasunetik, eta Konstituzioaren arabera" egiten jarraituko du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena