Europakoak 2024 -

Dokumentazioa

Zeintzuk dira Europako Parlamentuan egongo diren alderdiak?

Maiatzaren amaieran egingo diren hauteskundeei begira, Parlamentura joango diren koalizio eta aliantzen zerrenda egin dugu.

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Partido Popular Europeo EPP logoEuropako Alderdi Popularra

Europako zentro-eskuindarrak batzen dituen koalizioa da. Guztira, 39 herrialdetako 74 alderdi daude koalizio horretan. Europako Parlamentuan gehiengoa lortu zuten aurreko hauteskundeetan. Espainiako PP koalizio horren barruan dago, eta aurten Arias Cañete izango da Estatuko popularren hautagaia. Batzordeari begira, Jean-Claude Juncker da PPEren hautagaia.

Europako Alderdi sozialistaEuropako Alderdi Sozialista

Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako sozialdemokratak, sozialistak eta laboralistak biltzen dituen koalizioa da. PSOE koalizio honen barruan dago, eta Elena Valenciano izango da Espainiako sozialisten zerrendaburua. Batzordeari begira, Martin Schulz da hautagaia. Europako sozialistek 184 diputatu dituzte Europan.

ALDE logoEuroparen aldeko Demokraten eta Liberalen Aliantza (ALDE)

Europak lehenengo hauteskundeak egin aurretik jaio zen, 1976. urtean. Guy Verhofstadt ALDE koalizioko presidentea aliantzako kideek aukeratu dute. Guztira 57 alderdi politiko batzen ditu, tartean Kataluniako CDC eta CDL. Egun 84 diputatu dituzte, eta Parlamentuan hirugarren indarra da.

Verdes EuropaEuropako Alderdi Berdea

Ingurugiroa da berdeen programaren oinarri nagusia. Tartean, Alemaniako eta Frantziako berdeak batzen ditu, baita Kataluniako ICV ere. Europako Parlamentuan, Berdeak/ALE taldearen barruan egongo dira.

 

AECR Europako hauteskundeakEuropako Alderdi Liberal, Demokrata eta Erreformista (AECR)

Alderdi liberal horren baitan Kataluniako CDC joango da hauteskundeetara. Europako Parlamentuan, AECR ALDE koalizioaren barruan doa.

 

European leftEuropako Ezkerraren Alderdia

Alderdi politiko sozialistak eta komunismoaren atzetik etorritakoak biltzen dituen aliantza da. Besteak beste, Estatuko Ezker Batua, Alemaniako Ezkerraren Alderdia, Frantziako PCF, Italiako PRC eta Portugaleko BE batzen ditu. Europako Parlamentuan GUE-NGL taldean dago.

 

Meld Europako hauteskundeakAskatasunen eta Demokraziaren Europaren aldeko Mugimendua (MELD)

Demokrazia, askatasuna eta estatuen arteko kooperazioa bultzatzen duen koalizioa. Europako "burokratizazio osoaren aurkakoa" da.

 

Partido Democrata europeoEuropako Alderdi Demokrata

Zentroko alderdi txikia da, eta barruan MoDem frantziarra eta EAJ doaz. ELDR-rekin batera, ALDE taldea osatzen du Parlamentuan.

 

Alianza libre europeaEuropako Aliantza Librea

Alderdi erregionalisten federazioa da. Deszentralizazio handiagoa eskatzen dute. Aliantza honen baitan, Eskoziako SNP eta Espainiako Estatuko alderdi nazionalista gehienak daude: EH Bildu, Kataluniako ERC, Galiziako BNG, CHA eta Andaluziako PA. Europako Parlamentuan Berdeekin bat eginda, Berdeak/ALE koalizioa sortu dute.

Alianza europea por la libertadAskatasunaren aldeko Aliantza Europarra (EAF)

Aliantza honen oinarri nagusiak Europako demokrazia eta askatasuna dira. Izan ere, ez dira ez eskuinean ez ezkerrean kokatzen, eta aliantza horretako kideak hainbat alderditatik datoz.

 

AEMN Europako hauteskundeakMugimendu Nazionalen Aliantza Europarra

Europako zenbait herrialdetako hainbat alderdi nazionalistek sortu zuten Budapesten, 2009. urteko urrian. Ordutik, AEMN aliantza herrialdeetako kulturak, ohiturak eta hizkuntzak babesten eta bultzatzen saiatu da.

 

ECPM Europako hauteskundeakEuropako Kristau Mugimendu Politikoa

Alderdi kristau demokratak eta hainbat erakunde biltzen ditu. Mugimenduak Europar Batasuneko 10 estatutan ditu ordezkariak.

 

EUD Europako hauteskundeakEuropar Batasuneko Demokratak (EUD)

Europar Batasunaren aurka doan eta Europar Batasunean egon nahi ez duten alderdien aliantza da. Koalizio honek Bruselak botere gehiago ez izatea eskatzen du, eta eskumenak herrialdeetako parlamentuei itzultzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea