Europakoak 2024 -

Maiatzaren 25ean

2,5 milioi hautesle botoa ematera deituta Euskal Herrian

EAEn, 1,8 milioi herritar deituta dago bozkatzera, ia milioi erdi Nafarroan, eta 250.000 bat Ipar Euskal Herrian.

Europako Parlamentua. Irudia: EiTB
Europako Parlamentua. Irudia: EiTB
Europako Parlamentua. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zehazki, EAEk biltzen ditu hautesleriaren herritar gehienak, 1.785.616 pertsonak botoa ematen baitezakete; Nafarroan 498.679 eta 250.000 bat Ipar Euskal Herrian.

EAEn, 2.251 mahai prestatuko dituzte, dagozkien hautestontziekin. Guztira, 738 hauteslekuk atea zabaldu dituzte, 09:00etan, herritarrek botoa eman dezaten, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzatik jakinarazi dutenez.

Bizkaian dago botoa emateko aukera duten herritar gehienak, hots, 951.555 hautesle; Gipuzkoan 579.897 eta Araban 254.164.

Halaber, aipatutako 738 hauteslekuetan 6.753 pertsonak lan egingo dute, eta 13.506 ordezko deitu dituzte.

Nafarroan, mahai gutxiago

Nafarroako Foru Erkidegoan 498.679 lagunek bozkatuko dute; horietatik 475.263 Nafarroan bertan bizi dira, 21.656 atzerrian bizi diren nafarrak dira eta 1.760 Europar Batasuneko herritarrak dira, baina Nafarroan bizi dira eta bertan bozka dezakete.

Zerrendak aurkeztu dituzten alderdiek Nafarroako lurraldea ekitaldiz ekitaldi zeharkatu ondoren, gogoeta eguna da gaur Foru Erkidegoan; ezin da botoa eskatu, eta hautagaiak senideekin eta lagunekin eguna pasatzeko aprobetxatzen ari dira.

09:00etan ere zabalduko dituzte hauteslekuak Nafarroan; aurten 751 mahai prestatu dituzten, aurrekoetan baino % 20 gutxiago, gastuak murrizteko berrantolatu baitute egitura.

Gainera, segurtasunari dagokionez, dispositiboa Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak, Foruzaingoak eta Nafarroako Udaltzaingoak osatuko dute, elkarlanean.

Hautesleria garrantzitsua Ipar Euskal Herrian

Hegomendebaldeko hautesbarrutiak AkitaniaErdialdeko Pirinioak eta Languedoc-Rousillon eskualdeak biltzen ditu. Guztira, sei milioitik gora  botoemaile daude berton.

Aurreko  hauteskundeetan UMPk lau ordezkari  lortu  zituen. Aurtengoei begira, uskalherritarren artean, bi hautagai aipatzeko UMPko Michel Aliot Marie eta PNBko Jean Telletxea aurkeztu dira zerrendatan.

Zerrenda gehienetan euskal herritarren bat topa daiteke; esaterako Jose Boveren zerrenda ekologistan Sauveor Bacho Arberatzeko auzapeza.

Ezker abertzaleak ez du zerrendarik aurkeztu oraingo hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Europa bideoak