Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak
Hauteskunde Orokorrak A10
CIS-en inkesta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroan, Geroa Bai ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke, CISen arabera.
Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua. EiTB
EH Bilduk 5-6 eserleku eskuratuko lituzke EAEn hauteskunde orokorretan, EAJk egun dituen 5 diputatuak mantenduko lituzke, eta Ahal Dugu hirugarren indarra izango litzateke, 4rekin, Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) aurreikusi duenez.
Koalizio abertzaleak beste ordezkari bat lortuko luke Nafarroan, eta, horrenbestez 6-7 ordezkari izango lituzke Diputatuen Kongresuan. Duela lau urte, Amaiurrek 7 izan zituen.
CISen hauteskunde inkestaren arabera, Ciudadanosek, UPyDk eta Ezker Anitza-IUk ez lukete eserlekurik eskuratuko EAEn, eta PSE-EEk bi galduko lituzke (bat araban eta beste bat Bizkaian); gainera, baliteke Gipuzkoakoa ere beste bat galtzea.
Okerren, PSE lau diputatu izatetik bakarra izatera (Bizkaian) pasatuko litzateke. Hori bai, Gipuzkoan eserleku bat jokoan du EH Bildurekin.
PPk ere indarra galduko luke Euskadin, 2 diputatu izango lituzkeelako, hots, orain baino bat gutxiago. Gipuzkoan galduko luke ordezkaritza.
Bestalde, EAJk duela lau urteko ordezkari kopuru bera (5) eskuratuko luke, baina aldatu egingo litzateke lurraldekako banaketa: Araban diputatu bat lortuko luke; Bizkaian, bi (duela lau urte baino bat gutxiago); eta, Gipuzkoan, beste bi (bat gehiago).
EH Bildu euskal alderdi bozkatuena izango litzateke, eta ordezkari bat jasoko luke Araban; bi, bizkaian; eta 2-3, Gipuzkoan.
Ahal Dugu 5 eserlekurekin estreinatuko litzateke: 2, Bizkaian; 1, Gipuzkoan; eta, beste bat, Araban.
Geroa Bai, kanpo
Nafarroan, UPN-PP koalizioak bi eserleku lortuko lituzke. PSNk, Ahal Duguk eta EH Bilduk bana izango lukete, eta Geroa Bai ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa