Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

22:15

Hauteskunde Orokorrak A10

Erasoa

Rajoyri eraso dion adingabeari erregimen itxia ezar liezaiokete

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Segur aski, agintearen aurkako delitua leporatuko dio Fiskaltzak erasotzaileari.

  • Mariano Rajoy, erasoaren ostean. EFE

    Mariano Rajoy, erasoaren ostean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari ukabilkada bat eman dion 17 urteko mutila adingabeentzako zentro batera eraman lezakete, erregimen itxian. Nolanahi ere, aukera hori "oso eskasa" dela esan dute hainbat adituk, Europa Press agentzian egindako adierazpenetan.

Ikusi beharko da Fiskaltzak zer-nolako delitu mota egozten dion adingabeari, baina, segur aski, agintearen aurkakoa leporatuko dio. 1-6 urteko espetxe zigorra ezar lezakete. Estatuaren goi-erakundeen aurkako delitua egoztea ere ez dute baztertu beste zenbait adituk.

Legearen arabera, giltzapetze neurriak "arrisku handieneko"kasuetan baino ez dira ezartzen, egindako delitua "oso larriak" badira.

Hori dela eta, erregimen itxia gazteari ezar liezaioketen neurri zorrotzena izango litzateke, baina badaude erdibideko beste hainbat, hala nola irekia, erdi-irekia, eguneko zentro batera eramatea edo askatasun behatua ezartzea.

Neurri arinetako bat izan daiteke gazteari ohartaraztapena ematea. Horrela, lan komunitarioak egin beharko lituzke.

eharko lituzke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena