cerrar buscador

Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

00:41

Hauteskunde Orokorrak

A20

Gobernu egonkorra bilatuko duela azpimarratu du Rajoyk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hauteskundeetako irabazleak ''gobernua sortzeko saiakera'' egin behar duela azpimarratu du, eta, beraz, Parlamentuan babesa bilatuko duela aurreratu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren emaitzak jakin ostean, irabazleak ''gobernua sortzeko saiakera'' egin behar duela esan du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak, eta, hori dela eta, ''gobernu egonkorra'' lortzeko babesa Parlamentuan bilatuko duela gaineratu du.

''Espainiak egonkortasuna behar du, segurtasuna eta konfiantza'', horren iritzian. ''Asko hitz egin beharko da, akordioak lortu. Ni horretan saiatuko naiz'', gaineratu du.

PPren egoitzaren balkoian agerraldia egin du Rajoyk, emaztea, Soraya Saenz de Santamaria eta Maria Dolores de Cospedal ondoan zituela.

Alderdi Popularreko buruak adierazi du lehen indarra direla, sozialistek baino 1,6 milioi boto gehiago eta 30 eserleku gehiago lortuta. ''Hauteskundeak irabazten dituenak gobernatu behar du'', berretsi du.

Rajoyk adierazi du azken lau urteak ''zailak'' izan direla, eta ''Espainiako interesentzat egokia zena'' egin duela. ''Hori izan da gure gida bakarra gobernatzeko'', gaineratu du.

Euskadiko PP

Bestalde, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidenteak eskertu egin ditu alderdiak EAEn lortutako 140.000 botoak, eta Espainian alderdi nagusia PP dela azpimarratu du.

Hala ere, onartu egin du bere alderdiak ''gogor'' egin beharko duela lan hemendik aurrera.

''PP da oraindik egonkortasunerako Espainiak duen berme nagusia, eta bihartik aurrera hori egingo du Diputatuen Kongresuan eta Senatuan'', esan du.

 

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena