Hauteskunde Orokorrak -

Itunak

Riverak legegintzaldi-akordioa negoziatzea proposatu die PP eta PSOEri

Hiru aldeko negoziazio mahaia eratu eta ''oinarrizkoen akordioa'' sinatzea proposatu du.

Albert Rivera. EFE
Albert Rivera. EFE
Ciudadanos, PP eta PSOEren arteko ituna proposatu du Riverak

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak legegintzaldirako akordioa negoziatzen hastea proposatu die Mariano Rajoyri eta Pedro Sanchezi. Zehazki, hiru aldeko negoziazio mahaia eratu eta ''oinarrizkoen akordioa'' sinatzea proposatu du, legegintzaldiari ekiteko eta Espainiaren egonkortasun ekonomiko eta politikoa bermatzeko.

Horrekin batera, erreformarako bide-orria ere adostu nahi du. Gaur bertan Rajoyrekin eta Sanchezekin hitz egiteko asmoa du Riverak, Madrilen eskaini duen prentsaurrekoan azaldu duenez.

Agerraldi horretan adierazi duenez, Ciudadanosek ez du ''hiru alderdiko gobernua'' eskatzen, baizik eta ''gehiengo egonkor bat'', Riveraren hitzetan hauteskundeak errepikatzeak ezegonkortasunean sakontzea litzatekeelako.

Riverak azpimarratu duenez, hiru alderdi horiek ''marko konstituzionala'' defendatzen dute eta, ''Kataluniako egoera ikusita'', batzuek egoera aprobetxatu dezakete ''Espainia apurtzen saiatzeko''. Hori dela-eta, ''Espainiaren aldeko ituna'' proposatu du, PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien artean, ''kolokan dagoen batasuna bermatzeko''.

Rajoy astelehenean bilduko da Albert Riverarekin, Moncloan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pedro Sánchez albisteak Ciudadanos alderdia Albisteak Albert Rivera