Hauteskunde Orokorrak -

Balorazioak

Aldaketan aitzindaria izan da berriro Euskadi, Nagua Albaren ustez

Albaren esanetan, Euskadin “atzeraezina” da aldaketa, eta “beste era batera argitzen du”.

Nagua Alba Elkarrekin Ahal Du alderdiaren emaitzak ospatzen. EiTB
Nagua Alba Elkarrekin Ahal Du alderdiaren emaitzak ospatzen. EiTB
Nagua Alba: 'Euskadi modu itzulezinean ari da aldatzen'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadiko idazkari nagusi eta Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren Gipuzkoako hautagaiaren arabera, "Euskadi berriro ere aitzindaria izan da aldaketan", eta Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskundeak bere alderdiak irabazi dituela nabarmendu du.

Albak Bilboko Itsas Museoan egin duen agerraldian adierazi duenez, Euskadin "atzeraezina" da aldaketa, eta "beste era batera argitzen du" bertan. "EAJk sekula ez ditu bi hauteskunde jarraian galdu", azpimarratu du, eta Elkarrekin Ahal Dugu "gutxietsi eta errespetua galdu izana" egotzi die jeltzaleei.

"Hemen gaudenok geratzeko gaudela esan du euskal gizarteak", horren esanetan, eta datozen hauteskundeetako emaitzek "Euskadi beste oinarri batzuekin eraikitzeko" balioko dutela espero du.

"Bihar euskal hauteskundeak prestatzeko eseriko gara. Eusko Jaurlaritza herritarren zerbitzura jarri nahi dugu", aurreratu du, eta "Euskadi hobe baterako oinarriak baditugu", erantsi du.

Alderdi morearen hautagaiaren iritzian, krisialdiaren "eta euskal erakundeen gehiegizko konfiantzaren eta autokonplazentziaren eraginak gure gazteak eta gure zaharrak ari dira nabaritzen". "Gure aurkariak berdintasunik eza eta aukera gabezia izango dira beti. Euskal gizarteak hori ulertzen jakin du eta horren arabera bozkatu du", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAE albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia