Hauteskunde Orokorrak -

PSE-EE

Mendia: 'Emaitzek gezurtatu egin dituzte batzuen aurreikuspen ilunak'

PSE-EEko idazkari nagusiak txalotu egin du boto kopurua "hiru lurraldeetan modu orekatuan" igo izana.

PSE: 'PSOEk ezkerraren erreferentzia izaten jarraitzen du'

AGENTZIAK | ERREDAKIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, bere alderdiak hauteskunde orokorretan lortutako emaitzek "gezurtatu egiten dituzte batzuen aurreikuspen ilunak".

Prentsaurrekoan, buruzagi sozialista pozik agertu da, EAEn zituzten hiru diputatuei eutsi dietelako eta boto kopurua "hiru lurraldeetan modu orekatuan" igo dutelako.

Halaber, "esan genuen bezala", aurreko hauteskundeetan izandako goranzko joerari eutsi izana ere txalotu du.

Mendiak onartu egin du PPk irabazi dituela hauteskundeak Espainian, baina ohartarazi du horrek ez duela esan nahi "herritar gehienen konfiantza" duenik.

"PPren 137 eserlekuak ez dira nahikoak gobernatzeko, eta akordioak bilatu beharko dituzte", azpimarratu du.

PSE-EEko buruaren hitzetan, "hauteskunde hauetan argi geratu da PSOE ezkerraren erreferentea eta PPren alternatiba nagusia dela. […] Ez da sorpasso-rik izan, sorpresa handia izan da hilik geundela esaten zutenentzat", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako hauteskunde orokorrak Idoia Mendia albisteak PSE-EE albisteak Gaurko azken orduko albistea