Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak
Hauteskunde Orokorrak
Kanpainaren itxiera
eitb.eus
"Hiru eskuinei bidea ixtearen" beharra azpimarratu du Lander Martinezek, baita PSOE eta Ciudadanosen arteko hitzarmen bati ere.
Lander Martinez Ahal Duguko idazkari orokorrak eta Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean duen bozeramaileak hauteskunde orokorretan "inor etxean ez geratzea" eskatu du, baita "inor ez uztea inguruko jendeari bozkatzera joateko konbentzitzeari".
EAEko kanpainaren azken ekitaldia egin du koalizio moreak Gallartan (Bizkaia), Dolores Ibarruri 'Pasionaria'ren jaioterrian.
Martinezek nabarmendu duenez, "euskal herritarrek badakite Elkarrekin Podemosi emandako botoa eskubide gehiagoren eta gizarte bezala aurrera egitearen bermea" da, "hiru eskuinei" zein "eskuin laranjari bide ixteko", PSOE eta Ciudadanosen arteko balizko akordio bati erreferentzia eginez.
Martinezek Elkarrekin Podemosen proposamenak "sen onekoak" dira: "etxebizitzarako eskubidea berma dadila, enplegu duina eta ondo ordaindua izateko eskubidea, zaintzak izatekoa, kontziliazioa, emakumeek gizonen aukera berberak izatea eta indarkeria matxistak ezabatzea".
Gainera, Martinezek "konpromiso serioa" eskatu du "planetarekin". "Baliabideak mugatuak dira, eta ez bagara lanean hasten, erreakzionatzen dugunean beranduegi izango da", esan du.
Roberto Uriarte Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak ere hautetsontzietan mobilizatzea eskatu du, eta gazteei zuzendu zaie bereziki: "Andaluzian gertatu zena ez dadila berriro gertatu, ez dezagun astelehenean negar egin igandean etxean geratu izanagatik".
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa