Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

15:40

Hauteskunde Orokorrak A10

M26

Maroto hauteskunde kanpainetatik baztertu du PPk

Agentziak | Erredakzioa

Kongresutik kanpo geratu den Arabako hautagaiaren esku egotea aurreikusita zegoen. Cuca Gamarra izango da udal hauteskundeen eta autonomikoen arduraduna; Isabel Garcia Tejerina, Europako bozketena.

  • Javier Maroto.

    Javier Maroto. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Cuca Gamarra Gizarte Ekintzako idazkariordea izango da PPren hauteskunde autonomikoen eta udal hauteskundeen zuzendaria, eta Isabel Garcia Tejerina arduratuko da Europako hauteskundeez, alderdiko zuzendaritzaren iturrien arabera.

Printzipioz, Javier Maroto Antolakuntza idazkariordea izan behar zen hurrengo hauteskundeetako zuzendaria. Berak zuzendu ditu apirilaren 28ko hauteskunde orokorretako zuzendaria, baina PPren emaitza txarrek planak aldarazi ditu.

Horrela, Genovan bildu den Batzorde Exekutibo Nazionalak erabaki duenaren arabera, PPko presidente Pablo Casadoren gertuko kolaboratzaileak ez dira arduratuko hurrengo hauteskundeez. Teodoro Garcia Egea idazkari nagusia ere ez.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena