Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

18:25

Hauteskunde Orokorrak

DATUAK

% 56,86ko parte-hartzea izan da 18:00ak arte Estatuan, A28an baino 4 puntu gutxiago

EITB.EUS

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 19,7 milioi pertsonak eman dute gaur botoa 18:00ak arte. EAEn, 2,5 puntukoa izan da jaitsiera, eta Nafarroan, 4,4 puntukoa.

  • 20:00etan itxiko dira hauteslekuak.

    20:00etan itxiko dira hauteslekuak. Argazkia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 19,7 milioi pertsonak eman dute botoa 18:00ak arte Espainiako Estatuan, azaroaren 10eko hauteskunde orokor hauetan, botoa ematera deitutako boto-emaileen % 56,86k, alegia.

2019eko apirileko hauteskundeetan, Espainiako Estatuko boto-emaileen % 60,74k eman zuten botoa ordu horretarako; beraz, ia 4 puntu txikiagoa da parte-hartzearen datua. Apirilaren 28an, 21.137.000 pertsonak eman zuten botoa 18:00etarako; oraingo hauteskundeetan, 19.700.000 boto-emailek eman dute.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gaur % 57,60koa izan da parte-hartzearen datua 18:00etan, eta % 60,05ekoa izan zen A28an; beraz, ia 2,5 puntuko jaitsiera izan da.

Araban, 5 puntu igo da parte-hartzea: % 55,10ek eman dute gaur botoa ordu horretarako, eta % 51,08k eman zuten apirilean. Bizkaian, 3,5 puntu jaitsi da; izan ere, % 58,81ek eman dute botoa gaur 18:00etarako, eta % 62,34k eman zuten apirilean. Gipuzkoan, berriz, 3,2 puntu egin du behera parte-hartzeak: % 56,81ek eman dute botoa gaur, eta % 60,03k eman zuten apirilean.

Nafarroan, % 56,45ekoa izan da parte-hartzearen datua, apirilean baino 4,44 puntu txikiagoa, % 60,89koa izan baitzen orduan.

14:00etako datuak

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 13,2 milioi pertsonak eman dute botoa 14:00ak arte azaroaren 10eko hauteskunde orokor hauetan, botoa ematera deitutako boto-emaileen % 37,93k, alegia.

Apirileko hauteskundeetan, Espainiako Estatuko boto-emaileen % 41,49k eman zuten botoa ordu horretarako; beraz, gaurkoan 3,56 puntu txikiagoa izan da parte-hartzearen datua 14:00etarako. Apirilaren 28an, 14.437.177 pertsonak eman zuten botoa 14:00etarako; oraingoan, 13.220.000 boto-emaile joan dira botoa ematera ordu horretarako.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, parte-hartzea % 40,18koa izan da 14:00etan, eta % 41,75ekoa izan zen A28an; beraz, 1,57 puntuko jaitsiera izan du.

Araban, igo egin da parte-hartzea: % 37,80k eman dute gaur botoa, eta % 36,94k eman zuten apirilean. Bizkaian, puntu bat jaitsi da: % 41ek eman dute botoa gaur, eta % 42,2k eman zuten ordu horretarako apirilean. Gipuzkoan, berriz, ia 3 puntu egin du behera parte-hartzeak: % 39,91k eman dute botoa gaur; % 42,81ek eman zuten apirilean.

Nafarroan, % 39,41ekoa izan da parte-hartzearen datua, apirilean baino 4 puntu txikiagoa, % 43,79koa izan baitzen orduan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena